Aparkalekua gordeta izatea jarduera bat egiteko (ospitaleak, hotelak, gasolio...)

Tramitearen deskribapena

Bide publikoan aparkatzeko erreserba eskuratzea honetarako:
  • ospitaleak, anbulantziak
  • hotelak
  • Administrazio Publikoak
  • gasolio deskarga
  • ..........

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Erreserba hauek emango dira: (tasa lehen ordaindu behar da)
  • Hotelak: sarrera edo harrera merkataritzarako etxabe batetik badu eta eguneko 24 orduetan badago jendearentzat irekita. Ibilgailuen sarrera eta irteera errazteko. Hiru (3) toki gehienez ere.
  • Konkurrentzia publikoko lokalak: sarbideak eta larrialdiko irteerak babesteko.
  • Segurtasun kolektiboa bermatzeko hala izatea komeni den eraikinak.
  • Osasun etxeak: larrialdietako ibilgailuak eta gaixoak errazago sar daitezen.
  • Gasolioa deskargatzea.
  • Lehen adierazitako jarduera horien antzeko beste edozein jarduera, Udalaren lizentzia baldin badu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Erreserbaren beharra arrazoitzea

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 15 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea
  2. Agiriak zuzentzea, horrela badagokio.
  3. Txosten teknikoa
  4. Baimena onartzeko edo ukatzeko ebazpena
  5. Pertsona interesdunari eta Finantza atalari jakinaraztea
  6. Tasa ordaintzea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli