Tramitearen deskribapena
Hautesle erroldan edozein aldaketa egiteko Donostiako Udalera jo eta dagokion aldaketa izapidea egin behar da biztanleen erroldan.
Biztanleen erroldan egindako aldaketak Hautesle Erroldaren Bulegoari jakinarazten zaizkio eguneraketak egin ditzan.
Hauteskunde prozesu bakoitzerako, Donostiako Udalak aukera emango dio norbanakoari hautesle errolda kontsultatzeko, datuak egiazta ditzan.
Zeinek egin dezake eskaera
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Erreklamazioa hauteskunde deialdi bati dagokion hautesle errolda jendaurrean ikusgai jartzeko epean egiten bada, erreklamazioa jaso ahal izateko egiaztagiria (NAN, bizileku txartela edo pasaportea) aurkeztu beharko da.
- Aldaketak egiaztatzen dituen dokumentazioa.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Unean bertan
- Isiltasun zentzua: Aldekoa
Prozesuaren urratsak
- Hautesle erroldan kontsulta egiteko datuak aurkeztea
- Kontsulta egitea
- Aldaketak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztea
- Udalak emandako dokumentazioa egiaztatzea
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
- Interesdunarentzat frogagiria igortzea
- Erreklamazioa Hautesle Erroldaren Bulegoari igortzea, identifikazio dokumentuaren kopiarekin batera
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza
Araudia
Bestelako informazio interesgarria
*Hauteskunde prozesu bakoitzean indarrean egongo den hautesle errolda deialdiaren dataren aurreko hilabeteko lehen egunean itxitakoa izango da.
*Deialdi jakin baterako hautesle errolda jendaurrean ikusgai jartzeko epean, erreklamazioak Hautesle Erroldaren Bulegoan ere aurkeztu ahal izango dira: Jose Maria Soroa kalea, 23 (Gros).
Datu babesa