Tramitearen deskribapena
Laguntza ekonomiko honen bitartez, mendekotasuna duten pertsonen autonomia sustatzeko laguntzaile pertsonalen kontratazioak ekarritako gastuak ordaintzen lagundu nahi da. Hezkuntzarako eta lanerako sarbidea erraztea da helburua, eta, era berean, eguneroko oinarrizko jardueretan bizimodu autonomoagoa izatea.
Laguntza horietarako sarbidea izateko, beharrezkoa da mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat aitortua izatea aurrez. Udaleko Gizarte Zerbitzuetan ere egin daitekeen aurretiko izapide bat da hau.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.
Zeinek egin dezake eskaera
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
Ikusi eskabidea eta dokumentazioa
hemen
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
- Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
- Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
- Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena egitea eta erabiltzaileari jakinaraztea.
Ordaintzeko modua
Mendekotasuna duen pertsonak eskaeran adierazten duen kontuan hila burututa. Salbuespenez, hartzailea ez den beste pertsona bati ordaindu dakioke:
- Adin txikikoa denean: gurasoei edo legezko tutoreari.
- Hartzailea judizialki desgaituta dagoenean: tutoreari.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Datu babesa