Ibilgailuen gaineko zerga: matrikulazio berriagatiko alta

Telematikoki

Presentzialki

Udal Zerga Biltegia
Ijentea, 6
Ordutegia:
09:00 - 14:00
Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Tramitearen deskribapena

Ibilgailu berri bat Trafiko Zuzendaritza Nagusian matrikulatzeko, Udaletik trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordainagiria eman behar duzu.
Altaren likidazioa autolikidazio bidez egin daiteke, izapide honen bidez edo aurrez aurre Zerga Bilketa Atalean, aldez aurretik ordua eskatuta.

AUTOLIKIDAZIOA NOLA EGIN
  • "Autolikidazio-eskabidea" dokumentua deskargatu eta datuak bete. Dokumentuan datuak betetzeko laguntzarik behar baduzu, begiratu eskabidearen azpian ageri den taula.
  • Dagokion zenbatekoa sartu Kutxabankeko ES49 2095 0611 0110 6122 6618 kontu-zenbakian, NAN zenbakia eta bastidore zenbakiaren azken 6 zifrak zehaztuta.
  • Trafiko Buruzagitzara joan matrikula egitera
  • Astebete iragan baino lehen, Udaleko Zerga Biltegira bidali dokumento hauek herritarren postontziaren bidez:
    • Autolikidaizo dokumentoa matrikula adieraziz
    • Egindako abonu-agiriaren kopia
    • Ibilgailuaren fitxa teknikoaren kopia
    Oharra: 3 dokumentu hauek fitxategi bakar batean aurkeztu behar dira (gehienezko tamainua 10Mb)

AUTOLIKIDAZIOA BETETZEKO LAGUNTZA

Autolikidazioaren dokumentuan bete beharreko datuak fitxa teknikoan aurki ditzakezu, taulan adierazitako ataletan:

DATUA
ATALA FITXA TEKNIKOAN
BASTIDORE-ZK.
E
MARKA
D.1
MODELOA
D.3
ZALDI-POTENTZIA FISKALA (turismo-ibilgailuak eta traktoreak)
P.2.1.
ESERLEKU-KOPURUA (autobusak)
S.1
ZAMA ERABILGARRIA (kamioiak, atoiak eta erdi-atoiak)
F1 ken G
ZILINDRO-BOLUMENA (ziklomotorrak eta motozikletak)
P.1.
ORDAINDU BEHARREKO KUOTA PROPORTZIONALAKontsultatu «Ibilgailuen tarifa orokorrak» taula edo, hala badagokio, «ibilgailu elektrikoen edo hibridoen tarifak» taula
    OHARRA: Baja eskaera Trafikoko Zuzendaritza Nagusian egiten da.

    Zeinek egin dezake eskaera

    • Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria
    Helbidea Donostian duen pertsona fisikoak edo juridikoak edo haren legezko ordezkariak.

    Noiz egin daiteke eskaera

    Urte osoa

    Ordainketaren zenbatekoa

    2024ko tarifak kontsultatu:

    Oharra: kuotaren zenbatekoa proportzionalki banatuko da hilabete naturaletan, alta edo baja eman den egunari dagokion hilabetea barne, kasu hauetan:
    • lehen erosketa
    • ibilgailuaren behin betiko baja
    • ibilgailua lapurtu edo ostu egin dutelako dagokion Erregistro Publikoan behin behineko baja eman denean.

    Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

    • Estimatutako epea: 5 egun
    • Epe legala: 6 hilabete
    • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

    Prozesuaren urratsak

    1. Dokumentazioa bidaltzea Zerga biltegira
    2. Datuak egiaztatzea.

    Izapidearen arduraduna

    Departamentua: Finantza Zuzendaritza

    Araudia

    Erlazionaturiko tramiteak

    Bestelako informazio interesgarria

    Zerga Egutegia

    Zerga horrek bide publikoan zirkulatu dezaketen trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen du, edozein dela ere ibilgailu mota eta haren kategoria, potentzia, edukiera eta karga, betiere zirkulazioko baimenaren helbidea Donostian duenean.

    Zerga horrek trakzio mekanikoko ibilgailu hauek zergapetzen ditu:
    • Trafikoko Buruzagitzan matrikulatuta daudelako zirkulatzeko baimena duten autoak, autobusak, kamioak, traktoreak eta motozikletak, betiere erakunde horrek baja eman ez dienean. Horrez gainera, aldi baterako baimena eta turista matrikula dutenek ere zirkulatu dezakete.
    • Beren edukieragatik matrikulatu behar ez duten ziklomotorrak, motozikletak, atoiak eta erdiatoiak, Industria Ordezkaritzak ziurtagiria ematen duenetik, edo, bestela, benetan zirkulazioan daudenean.

    Ez ditu zergapetzen ibilgailu hauek:
    • Nahiz eta erregistroetan antzinatasunagatik baja emanda egon, salbuespen gisa, erakusketetan, lehiaketetan edo ibilgailu mota horientzat soilik egindako lasterketetan zirkulatzeko baimena duten ibilgailuak.
    • 750 kilogramo baino gutxiagoko karga erabilgarria duten trakzio mekanikoko ibilgailuek eramaten dituzten atoiak eta erdiatoiak.

    Datu babesa

    Aurkibidera itzuli Atzera itzuli