Prentsa Areto irekia erreserbatzea

Telematikoki

Telefono bidez

943 481 006

Besteak

prentsa_bulegoa@donostia.eus

Tramitearen deskribapena

Prentsa Areto irekia erreserbatzea komunikazioak, prentsaurrekoak edo aurkezpenak egiteko.

Zeinek egin dezake eskaera

Donostian kokatutako edo hiriarekin lotura duten taldeek, erakundeek eta elkarteek

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Eskabidea egitean, hurrengo datuak eman:
      - telefonoa
      - harremanetarako posta elektronikoa
      - ekitaldiaren arduradunaren identifikatzea

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Dohain

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera egitea
  2. Eskaerari telefono edo posta elektroniko bidez erantzutea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Alkatetza eta Talde Politikoak

Bestelako informazio interesgarria

Betebeharrak

Aurkezpenak deialdiaren xedera mugatuko dira, eta ezin izango da aldez aurretik jakinarazitako arrazoiarekin zerikusirik ez duen jakinarazpenik egin.

Ekitaldia eskainitako espazioan egin beharko da, eta ezin izango da erabili aldez aurretik jakinarazi eta onartu ez den beste edozein gela edo espazio.

Deialdia egin duen taldeak edo elkarteak konpromisoa hartzen du espazioa behar bezala erabiltzeko eta jaso duen egoera berean uzteko, eta bere gain hartzen du hura gaizki erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalteren erantzukizuna.

Deialdia egin duen taldeak gutxienez ekitaldia egin baino 24 ordu lehenago jakinaraziko du bertaratuko den pertsona edo pertsonak, Udaleko zerbitzu orokorrek eta udaleko segurtasun-langileek horren berri izan dezaten.

Hormetan edo altzarietan ezin izango dute udaletxearekin zerikusirik ez duen elementurik instalatu (kartelak, pankartak, posterrak edo beste edozein elementu)

Prentsa-aretoa behar bezala erabiltzen dela bermatzeko, ezingo da elikagairik edo edaririk sartu edo banatu.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli