Jabekideen erkidegoetako ur kontagailuetan irakurketa banan-banan egiteko eskabidea

Telematikoki

Presentzialki

Hiri Mantentze eta Zerbitzuak
  • Urdaneta, 13 - 2º
Telefonoa
  • 943 48 10 50
Ordutegia
  • 09:00 -14:00

Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Ur kontagailuetan irakurketa komunitarioa (kontagailu bakar bat) duten finketan, ur kontsumoen irakurketa banan-banan egitea lortzeko izapidea.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Jabekideen erkidegoa edo haien ordezkariak.
  • Bete behar dituzten baldintzak:
    • Ur kontagailuen irakurketa banan-banan egitea eskatzea, aho batez, erabaki izana.
    • Komunitatearen kontagailu orokorrari dagozkion ordainagiri guztiak ordainduta egotea.
    • Instalatuta dauden kontagailuek indarrean dagoen araudia bete beharko dute (mekanikoak R-160 edo hobeak), 6 urte baino gutxiagokoak eta perfektu funtzionatzeko baldintzetan egongo dira. Begiratzeko eta garbitzeko leku egokian egon behar dute, zerbitzuaren lankideek egin behar dituzten irakurketak, kokaguneagatik zein altueragatik ez eragozteko moduan.
    • Banakako kontagailuek oniritzia jasotzen dutenean kontagailu orokorra kendu eta (finkan dagoeneko instalatuta ez badaude) iragazki bat, atzeraezeko balbula bat eta presio-erregulatzaile bat (azken hau beharrezkoa bada) instalatu beharko dira.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Aho batezko ebazpenaren ziurtagiria: komunitateko kontagailuaren baja eta banakako irakurketen alta.
  • Jabeen zerrenda, bakoitzaren izen-abizenak, NAN, telefonoa, e-mail, horniduraren solairua/eskua eta 20 digituekin banku kontuaren zenbakia (ordainketa helbideratu nahi duten kasuetan bete) azalduz.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 2 aste
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio.
  3. Instalatutako kontagailuen ikuskatzea egitea.
  4. Guztia zuzena baldin bada, aldeko txostena bidaliko da Finantza arlora banan-banako kontagailuei alta emateko, eta zuzena ez bada konpondu beharreko anomaliak adierazten zaizkio eskabidea egin duen pertsonari.
  5. Instalazioek oniritzia jasotakoan, kontagailu orokorra kendu behar da eta (finkan dagoeneko instalatuta ez badago) iragazki bat, eusteko balbula bat eta presio erreduktore bat instalatuko dira.
  6. Faktura banan-banan jasoko dute jabekideek.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hiri Mantentze eta Zerbizuetako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli