Tramitearen deskribapena
Kotizatu gabekoen pentsioa (KGP) osatzen duen laguntza ekonomikoa da eta errentan bizi direnei ematen zaie.Zenbatekoa: 525 €, urteko ordainketa bakarrean.Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.
Zeinek egin dezake eskaera
Errentan bizi diren kotizatu gabeko pentsioaren hartzaileak edo haien legezko ordezkaria.
Ikusi baldintzak
hemen
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
Ikusi eskabidea eta dokumentazioa
hemen
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
- Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
- Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
- Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena ematea eta erabiltzaileari jakinaraztea.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza
Araudia
Oharrak: Ikusi honako hau: 1170/2015 Errege Dekretuaren 17.2. artikulua.
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Datu babesa