Datuen babesa

ETXERIK GABEKO PERTSONENTZAKO DIRULAGUNTZAK: OSTALARITZA ZENTROAK


Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea:

azterketa egoeran dauden eta gune normalizatua partekatzeko gaitasun sozialak dituzten pertsonei Udal honen kolaboratzaile izendatutako tabernetan, jatetxe etan edo ostalaritza zentroetan otorduak egiteko dirulaguntzak ematea da.

Gordetzeko epeak:

Datuak gorde egingo dira, bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran.

Legitimazioa

Datu Babesen Erregelamendu Orokorreko 6.1.e) artikulua tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean egindako misio bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak egikaritzeko. Euskadiko 2/2016 Legea, Toki Erakundeei buruzkoa 17.1.14) artikulua, Diru-sarrerak bermatzeari eta gizarteratzeari buruzko antolamendua, programazioa eta kudeaketa. 1985 Legea, apirilaren 7koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa. 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.