Datuen babesa

ERAIKINEN BIRGAITZEA KUDEATZEA ETA SUSTATZEA


Tratamenduaren xedea:

Etxegintzak egindako eraikuntza-birgaikuntzaren kudeaketari eta sustapenari buruzko izapidearen kudeaketa.

Gordetzeko epeak:

Tratamenduaren objektu diren datu pertsonalak jaso ziren helburua betetzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira. Horrez gain, tratamendutik edo horren helburuetatik ondorioztatu daitezkeen erantzukizun posibleak zehazteko kontserbatuko dira. Fitxategiei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua Funtsezko interes publikoa: DBEOren 9.2.g) artikulua Apirilaren 2ko, 7/1985 legea, toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena 3/2015 LEGEA, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena, Euskadikoa.

Hartzaileak

Legek ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.