Datuen babesa

ESKAINTZAK AURKEZTEA ADMINISTRAZIO KONTRATAZIORAKO


Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea:

Obrak exekutatzeko, hornikuntzak egiteko, zerbitzuak eskaintzeko, eta zerbitzu publikoak eta bestelakoak emateko, Udalak egindako kontratazioko deialdien eskaintzak aurkezteari dagokion informazio pertsonalaren kudeaketa.

Gordetzeko epeak:

Obra txikien obra, hornikuntza eta zerbitzuen kontratazio espedienteak 20 urteko epea. Prozedura irekiari eta/edo akordiozko prozeduren espedienteari, publizitatearekin edo gabe, epea iraunkorra izango da, esleipenduak izan ez direnentzat salbu. Azken hauen informazioa urte bateko epean ezabatu beharko da salbu eta eskaintza ekonomikoaren sobrea, hau, modu iraunkorrean kontserbatuko da.

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua: - Azaroaren 8ko Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legea

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.