Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Diruz laguntzeko moduko lanak



Diruz lagundu daitezkeen obrak honako hauek izango dira:

a. Elementu komunetan egindakoak:

  1. Irisgarritasuna: igogailuak, maldak eta plataformak instalatzea halakorik ez duten eraikinetan.
  2. Eraikinen Ikuskaritza Teknikoak eskatutako lanak, Ikuskaritzak eskatzen dituen lanak berehala, presa handiz edo presaz egin behar izanez gero.
  3. Diru laguntza:
LANAK
DIRUZ LAGUNDU DAITEKEEN EHUNEKO
GEHIENEKO ZENBATEKOA
Irisgarritasuna
Diruz lagun daitekeen gastuaren% 20 (BEZa kampo)
20.000€
EITk eskatutakoak
Diruz lagun daitekeen gastuaren% 20 (BEZa kampo)
10.000€


Oharra:
  • Ordenantzaren 6.1.a.1) artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako birgaitzeko lehentasunezko beharra duten eremuak izendatzen dira,dirulaguntza handitze aldera.
  • 6.1.a.1) artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, eremu horietako eraikinek diru-laguntza gehigarria izango dute linea horretarako. Hain zuzen ere, BEZik gabe, diruz lagun daitekeen gastuaren % 10 gehiago jasoko dute, 10.000 € arte gehienez ere.
  • Zenbateko gehigarri horrek handitu egingo du irisgarritasun-linearako orokorrerako aurreikusita dagoen dirulaguntza (diruz lagun daitekeen gastuaren % 20, BEZik gabe, 20.000 euro arte gehienez). Ondorioz, diruz lagun daitekeen gastuaren % 30 lagunduko da, BEZik gabe, 30.000 € arte gehienez ere.
  • Lehentasunez birgaitu beharreko eremuen definizioak honako eremu hauetan dauden eraikin guztiak hartzen ditu barne:
    • Altza, Egia, Intxaurrondo, Loiola, Martutene eta Miracruz-Bidebieta auzoak.
    • Eta, gainera, honako unitate txiki hauek: Morlans, Heriz – Aitzgorri, Añorga, Errekalde, Manteo, Amara Zaharra, Parte Zaharra, Sagues, Iza, Igeldo, Ospitaleak eta Hipodromo– Bugati.



b. Elementu pribatiboetan egindakoak:

  1. Energia eraginkortasuna eta isolamendu akustikoa: Kanpoko arotz lanak.Ezarri beharreko leiho berriak (beirak eta arotz lanak), hain zuzen, aireko zaratari aurre egiteko gutxienez 30 dB(A)-ko isolatze akustikoa eduki beharko du.
  2. Mugikortasun mugatua duten pertsonentzat eta 65 urtetik gorakoentzat,etxebizitza egokitzea.
  3. Diru laguntza:
LANAK
DIRUZ LAGUNDU DAITEKEEN EHUNEKO
GEHIENEKO ZENBATEKOA
Energia eraginkortasuna/ isolamendu akustikoa
Diruz lagun daitekeen gastuaren% 20 (BEZa kampo)
2.000€
Mugikortasun urriko/65 urtetik gorako pertsonen etxebizitza egokitzea
Diruz lagun daitekeen gastuaren% 20 (BEZa kampo)
6.000€


c. Etxebizitza hutsen alokairua sustatzea,

Donostiako Etxegintza Enpresa Erakunde Publikoak bere Alokabide programan egindako bitartekaritza lanaren bidez merkatura atera ahal izateko:
  1. Etxe bizitza hutsak egokitzeko lanak, gerora alokairuan jarri ahal izateko.
  2. Diru laguntza:
ALOKABIDEren etxebizitzak
Diruz lagun daitekeen gastuaren% 20 (BEZa kampo)
3.000€

Oharra: Ezingo diete lanei ekin laguntzak emateko behin-behineko esleipena ebatzi arte. Lehenago hasiz gero, indarrik gabe geratuko da laguntza eskabidea.

Erlazionaturiko dokumentuak