Parvisa udal sozietate bat da, eta haren akzioen titularra Donostiako Etxegintza da. Hasiera batean Donostiako gune historikoa, hau da, Parte Zaharra, birgaitzeko helburuarekin eratu zen. Denbora igaro ahala, sozietatearen jardun-area hiriko beste auzo batzuetara hedatu da. Gaur egun, laguntza horiek Parte Zaharra, Amara-Zaharra, Sagues, Altza eta Loiolako auzoetara hedatu dira.
Auzo horietan Eusko Jaurlaritzaren eta Parvisaren birgaitzerako laguntzak aplikatzen dira, horiek arautzen dituen Udal Ordenantzaren arabera. Gainera, hainbat urbanizazio- eta ekipamendu-jardun egin dira udal aurrekontuen kontura. Kokapena eta ordutegiak:
Helbidea: San Martzial, 2. 20005 DONOSTIA/SAN SEBASTIAN