Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Ohiko galderak



Babes Publikoko Etxebizitzei dagokienez..

Babes Publikoko Etxebizitzei dagokienez



Zer da bizikidetza-unitatea?

Bizikidetza-unitatea, tokatzen bazaie, babes ofizialeko etxebizitzan elkarrekin biziko diren pertsonek osatzen dute. Horregatik, eskaeran ez dira soilik gaur egun elkarrekin bizi diren pertsonak apuntatu behar, baizik eta etxebizitzan biziko direnak


Dena dela, hainbat pertsonak nahitaez elkarrekin apuntatu behar dute, adibidez ezkonduta daudenek edo erregistratuta dauden izatezko bikoteek.




Egon al zaitezke bi eskaeratan aldi berean?

Oro har ez, baina seme-alabak egon daitezke gurasoen eskaeran eta aldi berean bananduta apuntatu daitezke kupo indibidual edo murriztuan bikotekidearekin, tokatzen bazaie. .




Nahitaezkoa al da bikoteak elkarrekin izena ematea, edo bananduta ere apuntatu al daitezke?

Bai. Legeak ezartzen du ezkondutako bikoteak edo erregistratutako izatezko bikoteak beti elkarrekin apuntatu behar duela, eta erregistratu gabeko bikoteek ere elkarrekin apuntatu behar dute, izan ere bestela, indibidualki izena ematen badute kupo indibidualeko etxebizitza bat egokituko litzaieke, eta beraz, bikote-izaerara egokitu gabea.




Banantzearen edo dibortzioaren kasuan, bikoteko zein kiderekin eman dezakete izena seme-alabek?

Zaintza eta babespea partekatua denean, bikotea osatzen zuten bi pertsonek apuntatu ditzakete seme-alabak eskaeran, horrela kupo orokorreko etxebizitzak lortu ahal izango dituztelako, seme-alabek bertan lo egin ahal izateko adina logelarekin




Udal Erregistroan izena ematen badut, Etxebideren zoketetan ere parte hartzen al dut?

Ez. Eusko Jaurlaritzak egiten dituen zozketak eta Donostiako Etxegintzak egiten dituenak independenteak dira. Horregatik, zozketa guztietan parte hartzeko beharrezkoa da bi erregistroetan izena ematea, Udalekoan eta Etxebidekoan. .




Apuntatu al naiteke babestutako etxebizitzetara eta era berean Alokabideren udal-programara?

Bai. Ez dago inolako eragozpenik, baina jakin behar duzu babes publikoko etxebizitzak zozkatu egiten direla, eta Alokabidekoak itxaron-zerrenda bati jarraituz esleitzen direla.




Erosketa ala alokairua aukeratu behar dut, edo bi aukeretara apuntatu al naiteke?

Bai. Alokairuko zozketetara, azalera-eskubideko erosketako zozketetara edo bi aukeretara apuntatzeko aukera dago, betiere behar adinako gutxieneko diru-sarrerak lortzen badira, izan ere, erosketarako gutxienez 9.000 € eta alokairurako 3.000 € eskatzen baitira.



Bestalde, alokairuko etxebizitza egokitu zaien pertsonek azalera-eskubidea erosteko zozketetarako apuntatuta jarraitu dezakete.




Nola egiaztatu behar dut hirian lan egin dudan denbora?

Lan-bizitza eguneratua eta zerbitzua egin den enpresen ziurtagiriak aurkeztuz, bertan adieraziz noiztik noiz arte lan egin den eta lantokiaren kokalekua zehaztuz


Lan-bizitza, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak ematen duen dokumentua da.


Eskaeran agertzen diren pertsona guztien diru-sarrerak egiaztatu behar al dira?

Azalera-eskubidearen erosketaren kasuan, bizikidetza-unitatearen parte diren pertsona guztiak hartzen dira diru-sarrera zenbakarrien jasotzailetzat, betiere etxebizitzaren titularkide izan behar badute. Kontuan izan behar da ezkondutako bikoteek, erregistratutako izatezko bikoteek eta bizikidetza-unitateko bestelako adinez nagusi guztiek titularrak izan behar dutela nahitaez, gurasoen eta seme-alaben kasuan izan ezik, kasu horretan titular izateko erabakia eskatzaileek hartuko baitute.