Inprimatu

Whatsapp ikonoa

Promociones



Gaur egun, honako sustapen hauek egiten ari dira:
SUSTAPENA
ETXEBIZITZA KOPURUA
LAGAPEN ERREGIMENA
BABES ERREGIMENA
SUSTAPEN MOTA
ZOZKATUTA?
62
Alokairua
BPE: Zuzkidura-apartamentuak
Publikoa
Bai. 2009/06/24
50
Alokairua
BPE: Zuzkidura-apartamentuak
Publikoa
Bai. 2009/06/24
56
Alokairua
BPE: Zuzkidura-apartamentuak
Publikoa
Bai. 2011/04/29



Marrutxipi


Marrutxipiko udal-sustapena zuzkidura-apartamentuen bi eraikinez osatuta dago, bat gazteentzat (errepidetik urrunen dagoena) eta bestea adinekoentzat. Bi eraikinen artean parke bat dago.

Gazteen eraikinak 62 apartamentu ditu, eta bakoitzak garajea eta trastelekua ditu lotutako eranskin gisa. Alojamenduek egongela-sukaldea, logela bat eta komuna dute.

Higiezinak elkarbizitzarako gune komunak ere baditu.

Obrak EGUZKI ERAIKUNTZAK enpresak egin ditu.
Apartamentu horien zozketa 2009ko ekainaren 24an egin zen.




Montpellier


Montpellier-eko udal-sustapena izen bereko finkaren jabegoetan dago, Antigua auzoan, Benta Berrin.

Eraikinak 50 apartamentu ditu, eta bakoitzak trasteleku bat dauka lotutako eranskin gisa. Alojamenduek egongela-sukaldea, logela bat eta komuna dute

Higiezinak elkarbizitzarako gune komunak ere baditu.

CONSTRUCCIONES AMENABAR SA enpresak egin ditu obrak.

Apartamentu horien zozketa 2009ko ekainaren 24an egin zen.




Villa Araoz


Villa Araoz-eko udal-sustapena Munto sektoreko lurzati batean garatzen ari dira, Amara-Antigua bidearen aldamenean.

Gazteen eraikinak 56 apartamentu ditu, eta bakoitzak garajea eta trastelekua ditu lotutako eranskin gisa. Alojamenduek egongela-sukaldea, logela bat eta komuna dute.

Higiezinak elkarbizitzarako gune komunak ere baditu.

Obrak GEDI S.A. enpresak egin ditu.

Apartamentu horiek zozketatuta daude dagoeneko.