Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Abantailak


Alokabide programaren abantailak honako hauek dira:
  • Erakundeak programaren barruan maizterrari eskaintzen dizkion zerbitzu guztiak doakoak dira.
  • Programaren etxebizitza-eskatzaileen erregistroan erregistratuta, eskura dauden etxebizitzen artean maizterraren ezaugarri- eta prezio-premietara egokitzen dena bilatzeaz arduratzen da Erakundea. Horretarako, dagokion bisita egingo da hautatu den etxebizitzara, Erakundeko teknikariekin batera.
  • Programan dauden etxebizitzetarako ezartzen den errenta merkatukoa baino merkeagoa da.
  • Etxebizitza hautatu ondoren, alokairu-kontratua sinatzeko beharrezko dokumentazio guztia jabearekin kudeatuko du Erakundeak.
  • Erakundeak ordaintzen duen etxebizitzaren arrisku anitzeko asegurua eskaintzen da, etxebizitzarengatiko kostua 50.000 €-koa eta bertan sartutako ondasunengatikoa 10.000 €-koa izanik.
  • Legeak ezartzen dituen eskakizun guztiak biltzen dituen errentamendu-kontratua aurkezten die sinatzaileei.
  • Kontratua gure bulegoetan sinatuko da, alderdiei horri buruzko informazio guztia eskainiz eta sor daitezkeen zalantzak argituz.
  • Maizterrak Erakundearen zuzeneko laguntza izango du.
  • Erakundeak Legearen arabera bidezko diren errenta-igoeren berri emango du.
  • Kontratuak irauten duen bitartean eta lehen instantzian, Erakundea arduratuko da kexak eta erreklamazioak izapidetzeaz, jabearekin sor daitezkeen arazoak edo gatazkak saihestuz, eta alderdien arteko desadostasunak konpontzen ahaleginduz, bitartekari gisa jardunez.