Erakundeak eskaintzen dizkion zerbitzu guztiak doakoak dira.
Erakundeak aukeratzen du zuzenean maizterra, ALOKABIDE programako etxebizitza-eskatzaileen erregistroan izena emanda daudenen artetik
Maizterra hautatu ondoren, alokairu-kontratua sinatzeko beharrezko dokumentazio guztia harekin kudeatuko du Alokabidek.
Erakundeak ordainduko duen errenta-aseguru bat eskaintzen zaio, maizterrak errenta ez ordaintzearen arriskua estaltzeko kontratuak irauten duen bitartean
Etxebizitzarako arrisku anitzeko asegurua eskaintzen zaio, eta Erakundeak ordainduko du.
Legeak ezartzen dituen eskakizun guztiak biltzen dituen alokairu-kontratua aurkezten zaie bi alderdiei.
Kontratua gure bulegoetan sinatuko da, bi alderdiei horri buruzko informazio guztia eskainiz eta sor daitezkeen zalantzak argituz
Erakundeak izapidetuko ditu dagozkion aseguruak
Uraren eta zaborraren ordainagiriak maizterraren izenean jar daitezke, eta kudeaketa hori Erakundeak egiten du
Kontratua indarrean dagoen bitartean, erakundeak sortzen diren zalantza eta gertakari guztiak argitu eta konponduko ditu
Maizterrak etxebizitza utziko duen unean, Erakundeko langileak bertara joango dira haren egoera egiaztatzeko.
Ondasun Higiezinen gaineko Zergan % 50eko hobaria izango du, eta eskaera hori Erakundeak izapidetuko du