Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Etxebizitza bati Alokabiden alta ematea

  1. Bere etxebizitza eskaini nahi duen jabeak, honako bide hauetakoren baten bitartez egin dezake:
    • Gure web-orriko inprimakia betez.
    • Gure bulegoetara joanez (S. Martxial, 2, Donostia) eta gaineratzen den dokumentua betez. Alta emateko eskaera behera kargatu.
  2. Eskaera jaso ondoren, eguna eta ordua ezarriko da etxebizitzara joateko, haren egoera egiaztatzeko eta errenta negoziatu edo finkatzeko.
  3. Erakundeak proposatutako errentarekin adostasuna adierazi ondoren, enkargua sinatu beharko da, eta une horretan etxebizitza hori alokatzeko eskura dauden etxebizitzen erregistroan sartuko da. Hori egiteko bide hau erabil dezake :
    • Gure bulegoetara joanez (Goikoa jauregia, Mari kalea 1, Donostia) gaineratzen den dokumentua betez eta ondoren gure bulegoetan sinatuz. Enkarguaren orria behera kargatu.
  4. Etxebizitza ez da erabilgarri eta alokatzeko prest egongo:
    • Etxegintzaren bulegoetan enkarguko orria sinatu arte
    • Jabetzaren erregistroak etxebizitzaren titulartasunari buruz jaulkitako informazio-ohar bat entregatu arte.
    • Jabearen NANaren kopia aurkeztu arte.
    • Etxebizitzaren giltzak eman arte.