Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Nola deskargatu 1/500 kartografia orriak (dwg)


www.donostia.eus/geodonostia webgunean 3 modu desberdin daude kartografia deskargatzeko:


Maparen gainean

  • Nabigatu eta deskargatzeko orriak aukeratu.
  • GeoDonostiako maparen geruzen zerrendan “1/500 orriak” aktibatu (LURRALDEA/Sare kartografikoa).
  • deskargatu nahi den orrian sakatu eta elementuaren informazio leihoa irekiko da. Bertan, hainbat fitxategi aterako dira. Fitxategia aukeratu, klik egin eta deskargatuko da.

GeoDonostiaren pantaila argazkia



FTP zerbitzua


Erabili FTP zerbitzua orrialde guztiak azkar deskargatzeko

Horretarako udaleko FTP zerbitzura sartu behar da eta “LURRALDEA_KARTOGRAFIA_TERRITORIO/500” karpetan sakatu.

Bertan dauden fitxategiak:
  • 2d orriak
  • 3d orriak
  • Kartografiako altxamenduak
  • Datuen eredua
  • ctb, shx, fitxategiak


Udal datu irekien katalogoa


Bertako bilatzailea erabili.

Datu irekien bilatzailean “orriak” idatzi ezkero “kartografiako 1:500 orriak” ikusiko dira.
Udal datu irekien katalogoaren pantaila argazkia



“Orri 500 (dwg)- Fitxeroen deskargan” sakatuta hiriko maparen kartografia sarea aktibatuko da. Aukeratutako orrian klik egin eta irekiko den leihoan URL-aren bidez orria deskargatuko da.