Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Okendoko lurpeko aparkalekua


Zozketa ondorengo zerrenda

2007/06/21

Okendo udal aparkalekuko plazak eskuratu dituztenen zerrenda, Lehentasun Taldearen arabera ordenatua eta, talde horien barruan, ekainaren 18an egindako zozketan ateratako letren arabera (Y eta M) jarria.


745 aparkaleku plaza daude. Haietako 39 hotel-jardueretarako erreserbatuko dira, eta 706, bertakoentzat eta dendarientzat.


Aparkalekuaren enpresa esleipendunak gutun bat bidaliko die esleipendunei, jakinarazle baten bidez, haien etxera. Bertan aditzera emango zaie zer epe duten esleipendunaren bulegoetara joateko, erreserba-kontratua sinatze aldera; horretarako, baina, aukeratutako solairuari dagokion prezioaren %40 ordaindu beharko dute aldez aurretik. Gutuna bidaltzen zaionean, esleipenduna etxean ez badago, oharra utziko zaio etxeko postontzian, esleipendunarekin harremanetan jar dadin.


Zozketarako onartutako zerrenda

2007/05/11

Berraztertzeko errekurtsoak aurkezteko epea amaitu ondoren, argitara ematen da Okendoko zozketarako onartutakoen zerrenda


Plazak esleitzeko zozketa publikoa da eta ekainaren 18an izango da, astelehenarekin, eguerdiko ordu batean, Udaletxeko Udalbatza Aretoan. Zozketara joan nahi dutenek Ijentea kaletik sartu beharko dute.


Behin betiko zerrendak

2007/05/11

erabaki ofizialaren laburpen ulergarria


Alegazioak aurkezteko epea amaituta, ebatzi egin dira, eta zuzendu beharrekoa zuzendu. Ondorioz, behin betiko zerrendak onartu dira.


Zerrendak maiatzaren 11tik aurrera ikusi ahal izango dira Udaletxeko Iragarki Taulan (Ijentea kalea, z.g.) edo Mugikortasun Zuzendaritzaren bulegoetan (Urdaneta kalea 13 – 3.a), astelehenetik ostiralera (goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu biak arte). Donostiako Udalaren web orrian ere egongo dira ikusgai: www.donostia.eus


Plazak esleitzeko zozketa publikoa 2007ko ekainaren 18an izango da, arratsaldeko ordu batean, Udaletxeko Udalbatza Aretoan.


Behin behineko zerrendak


Okendo plazako bertakoentzako aparkalekuko plazen zozketarako eskabideak aurkezteko epea amaituta, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda egin da. Onartutako bakoitzari izendatutako sailkapen taldea eta baztertutako bakoitza kanpoan uzteko arrazoiak ere azaltzen dira zerrenda horretan.


Zerrendak 2007ko apirilaren 4tik aurrera ikusi ahal izango dira Udal Iragarki Taulan (Ijentea kalea, z.g.) eta Mugikortasun Zuzendaritzako bulegoetan (Urdaneta kalea, 13-3.a), astelehenetik ostiralera, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu biak arte. Donostiako Udalaren web orrian ere ikusi ahal izango dira (www.donostia.eus).


Zerrendak ikusita, eskatzaileek hamabost lanegun izango dituzte, hau da, 2007ko apirilaren 25a arte, egun hori barne, erreklamazioak aurkezteko Mugikortasun Zuzendaritzan. Eskaera onartu ez izana, izendatutako taldearekin ados ez egotea edo beste edozein izan daitezke erreklamazioa aurkezteko arrazoiak.


Erreklamazioak ebatzita, behin betiko zerrendak argitaratuko dira eta zozketaren eguna, ordua eta tokia jakinaraziko.



Informazio orokorra


Okendo plazako lur azpiko aparkalekuan bertakoentzako plaza bat eskuratu dutenek, orain arte eskatu ez badute, eskabidea aurkeztu ahal izango dute 2006ko azaroaren 27tik 2007ko urtarrilaren 29a arte, biak barne.

Honi erantsitako planoan zehaztutako aldeetan bizi diren auzotarrek eskatu ahal izango dute plaza, bai eta I. aldea osatzen duen eremu geografikoan kokatutako jarduera komertzial, profesional eta industrialen titularrek ere.

Eskatzaile berriek, eskabide-orri normalizatuarekin batera, ibilgailuaren zirkulazio baimena eta interesatuaren gida-baimena aurkeztu beharko dituzte (jatorrizkoak eta fotokopiak). Bi baimenok plaza eskatzen duen pertsonaren izenean egon beharko dute. Horretaz gain, dokumentu guztiek erroldako helbide bera agertu beharko dute.

Zuzenbide izakien kasuan, zirkulazio baimenak plaza eskatzen duen enpresa edo erakundearen izenean egon behar du, eta gida-baimenak enpresa edo erakundearekin harreman laboral nahiz profesionala duen gizaki baten izenean. Harreman hori zalantzarik uzten ez duen moduan egiaztatu beharko da.

KUTXAko 2101 0381 09 0010774321 kontu korrontean 300 €-ko fidantza sartu dutela egiaztatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute.

Garajerik izaten ez duenari itzuli egingo zaio orain jarritako berme hori. Horretako kontu zenbaki bat adierazi behar da (20 digituak).

Aparkaleku horretarako eskabidea lehenago aurkeztu zutenek fidantza sartu izanaren egiaztagiria baino ez dute aurkeztu beharko.

Udalaren beste aparkalekuren batean garaje-plaza dutenek Okendo aparkalekura aldatzeko eskaera aurkeztu ahal izango dute, baldin eta Okendo aparkalekuan plaza eskuratzeko baldintza guztiak betetzen badituzte. Gainera, berariaz adierazi beharko dute beren jabetzako plazari uko egingo diotela baldin eta aparkaleku berriko plaza bat esleitzen bazaie. Atal bat dago horretarako eskabide-orrian.


Udalak ahalik eta gehien zabalduko du jardunbidearen fase guztiei buruzko informazioa, publizitatea eginez eskura dituen baliabideen bitartez (herriko prentsa, Udalaren web orria eta iragarki taula), interesatu guztiek behar den denboran eta eran beren eskubide guztiak balia ditzaketela ziurtatzeko.

Argibide gehiago nahi izanez gero, GUIPUZCOA PARKING SIGLO XXI enpresarengana jo beharko duzue, aparkalekuaren esleipenduna baita, 943/290537 telefonora deituz nahiz Erronda kaleko 1. zk.an, 1.ezkerran, duen bulegoetara joanez. Ordutegia 9:00-14:00.

Eskabideak eta fidantza ordaindu izanaren egiaztagiriak Mugikortasun Zuzendaritzaren bulegoetan aurkeztuko dira (Urdaneta kalea, 13 – 3.a), aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horretarako, 900 714 033 doako telefonora deitu beharko duzue.



Información básica

gaztelaniazko bertsioa oradinik ez dago prest

Podrán optar a adquirir el derecho al uso de las plazas las personas físicas que acrediten el cumplimiento de los siguientes requisitos:

  • Titularidad del vehículo
  • Permiso de conducir en vigor
  • Condición de residente, o de titular de una actividad comercial, profesional o industrial, en alguno de los ámbitos geográficos determinados.
  • No titularidad, por parte de ningún miembro de la vivienda o local, de plaza de garaje en éste u otro estacionamiento municipal. Este último requisito se exige para la adjudicación de la primera plaza de la unidad familiar.

Se podrá dispensar de este último requisito para la adjudicación de la primera plaza siempre que el titular de una plaza de garaje en otro estacionamiento municipal presente formalmente una renuncia al mismo en caso de que se le adjudique una plaza en Okendo.