Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako hobekuntzak
Soinu-gailuak semaforoetan
Tradizioz, hiriko oinezkoen ibilbide nagusiek semaforoetan soinuzko gailu batzuk dituzte. Gailu horiek oinezkoentzako berdearekin aktibatzen dira, itsuek edo ikusmen-hondarrak dituztenek urrutiko aginte berezi baten bidez.
Gaur egun, sistema berri bat ezartzen ari da sakelako telefonoaren Bluetootharen bidez. Horren bidez, ".dfa" luzapena terminal pertsonalera gehituz, semaforoan instalatutako gailuak erabiltzaileari abisatzen dio urruneko aginterik gabe.
Urumea ibaia ibilbidearen esperientzia
Esperientzia pilotu bat jarri da martxan Urumea ibaiaren inguruko ibilbidean (Bizkaiko pasealekua, Gernikako Arbola eta Foruen pasealekua, hurrenez hurren), garraio publikoaren irisgarritasuna errazteko. (Ikusi mapa osoa irudi formatuan)
Oinezkoentzako semaforoa berdez jartzen den bakoitzean, dagozkion soinu-abisuak ematen ditu ondorengo ordutegian:
8:00etatik 22:00etara, lanegunetan
9:00etatik 22:00etara asteburuetan
Gaueko ordutegiak: aginte edo Bluetooth bidez eskatuta..
Geltoki irisgarriak
Donostia eredu berriak irisgarritasuna hobetzen du. Honako hauek hartzen ditu barnean:
Esertzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako eserleku iskiotikoa, kristala ikusten duten luzetarako bandak,
Ordutegiak irakurtzeko braille sistema
Eta iritxiera denborak abisatzen duen sistemaren paneletan duten audio-sistema.
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak hiri osoan daude banatuta.