Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostia, oinezkoen hiria - Donostia camina para ser una ciudad más saludable

Metrominutoa Donostiako oinezkoen mapa berria da, metroaren mapetan inspiratutako diseinu bat, hiriko mugarri garrantzitsu eta ezagunen arteko denborak eta distantziak ezagutzeko aukera ematen dizuna. Izan ere, gure hiria oinezkoen eskalan egiten baita nagusiki.

Hirian mugarri gisa balio duten gune batzuk nabarmendu dira, herritarrentzako erreferenteak, eta horiekin batera hiriko leku enblematiko batzuk piktogramen bitartez adieraziak . Garraio bertikala eta oinezkoen eremuen bidez intermodalitatea aipatzen dituzten garraiobideak ageri dira, hala nola Alde Zaharra eta oinezkoek lehentasuna duten erdialdeko zonaldea.

Abiapuntua edo zero kilometroa Alderdieder da, eta hiru ibilbide aldeko apustua egin da.
  • Oinezkoen sarea, hiria puntatik puntara lotzen duena, alde batetik, eta auzo guztiak lotzen dituena, Altza, Añorga edo Martutene, Intxaurrondotik igarota, etab.
  • Donostiarren artean ohikoa den kostaldeko eta ibaiko ibilbidea.
  • Ibilbide berdea, hiriko parke eta berdegune gehienak lotzen dituena, hirigunea eta naturguneak elkarrekin lotuz, eta 10 km baino gehiagoko ibilbidea egiten duena.

Denborak ibilbideen planifikatzaile baten bidez kalkulatu dira, eta mota guztietako oinezkoen aukerak hartzen dituzte kontuan.

Gainera, erdialdeko eta auzoetako kultura-, gizarte- eta kirol-erreferenteak ikusarazi dira, tokiko jendeak ezagutzen dituen espazioak. Planoa osatzeko, hirian dagoeneko dauden ibilbide osasungarriei buruzko informazio gehiago dago, QR kodea eskaneatuz eskuratu daitekena.

Metrominuto-mapa Ingurumen Saileko Osasunaren Sustapenerako Atalaren eta Mugikortasun zuzendaritzaren arteko lankidetzaren emaitza da; izan ere, Donostiak duen oinezko bokazioa indartu nahi da, hiriak osasunerako aktibo gisa dituen baliabideen aniztasuna ikusaraziz. Mapa egiteko, Europako hiri askok erabili duten Metrominuto izeneko metodologiari jarraitu zaio, eta duela urte batzuk Pontevedra hiriari emandako Europako saria jaso zuen.

Deskargatu Metrominuto mapa: Irudia (jpg) | PDF-a