Inprimatu
Whatsapp ikonoa

OTA - TAO



Erregulazio bereziko aparkaleku-zonak

  • 15' testua eta marka urdinak dituen aparkaleku baten argazkia
    Bertakoen erreserbak: Aparkaleku erreserbatuak dira, bertakoek soilik erabiltzeko modukoak, eta dagokion binetaren titularrek bakarrik erabil ditzakete.
  • Merkataritzako TAO: Merkataritza-erabilerarako aparkalekuak dira, eta ibilgailu guztiek, salbuespenik gabe, aparkatzeko baimena eduki behar dute. Kale horietan, doako 15’-ko tiketa lortzeko aukera dago.
  • Koexistentziako kaleak: Kale horietan, egoiliarren aparkalekuko erabilera eta oinezkoentzako guneen erabilera txandakatzen dira, zehaztutako ordutegietan.
  • OAIetarako erreserbak: Bi pertsonak edo gehiagok okupatutako ibilgailuetarako erreserbatutako tokiak dira. Ibilgailu horiek 3. tarifa jasotzeko baimena dute.
  • Konexioko aparkalekuak: Hiriko aldirietan kokatutako aparkalekuak dira, eta udal-garraio publiko kolektiboko erabiltzaileek tarifa-baldintza bereziak dituzte.
  • Auto-karabanetarako guneak. Gune horiek auto-karabanak aparkatu ahal izateko soilik izango dira. Ibilgailu horiek 72 orduz aparkatu ahal izango dira gehienez ere, dagokien tasa ordaindu ondoren. Gehienezko denbora hori igarota, ibilgailua lekuz aldatu beharko dute. Ez da beste baimenik emango lehenago emandako baimena amaitu eta 48 ordu igaro arte.
  • Anoetako kirol-gunea. Gune honetan Araubide Orokorra aplikatuko da, eta, horrez gain, Anoetako kirol-instalazioen erabiltzaileek doan aparkatzeko baimen bat eskuratu ahal izango dute, baldin eta gehienez ere 90 minutu egoten badira.
  • Aniztasun funtzionala duten pertsonentzako aparkalekuak. Aniztasun funtzionala duten pertsonek Aparkatzeko Europako Txartelaz edo "MM" binetaz identifikatutako ibilgailuak soilik aparkatu ahal izango dira. Gehienez 24 orduz jarraian aparkatu ahal izango dute erreserbatutako plaza batean, baldin eta plaza hori ez badago identifikatuta ibilgailu jakin baterako; denbora hori igarota, ibilgailua lekuz aldatu beharko dute.