Tarifak garai bakoitzean indarrean dauden TAOren tasen arautzeko ordenantza fiskalak definitutakoak dira. Jarraian, gaur egun indarrean daudenak erakusten dira:
1. tarifa 2. eta 3. tarifak balia ez ditzaketen ibilgailuetarako araubide orokorrari dagokion tarifa da.
Erregulatutako guneei buruzko xehetasunak beheko PDFan zehaztu dira, zona, sektore eta ordutegien arabera banatuak.
Aparkatzeko gehieneko denborak ordu ta erdi, hiru ordu, bost ordu eta bederatzi ordu izan daitezke eta Mugikortasun zinegotziaren ebazpenaren bitartez ezartzen dira.
Erregulatutako gujawa3an nean kokatutako enpresa edo saltokiko ibilgailu mistoen titularrek eta ibilgailuak konpontzeko tailer mekanikoen titularrek parkimetro indibidualak jaso ditzakete (lehenek bat eta bigarrenek bi, hurrenez hurren), dagokion prezio publikoa ordainduz (3. tarifa), eta, gune bakoitzean gehienez egon daitekeen denbora baliatu ondoren ibilgailua mugitu beharrik ez daukatela aintzat hartuta.
Bereizgarri-eskaera: honako dokumentu hauek aurkeztu behar dituzte.
a) Konponketako, instalazioko, garbiketako eta abarreko tailer mekanikoak. (ibilgailuen kontzesionarioak aparte):
b) Merkataritzaren do enpresaren bestelako jarduerak:
Aparkatzeko baimenarekin batera aparkatzeko txartela ematen da eta ibilgailuaren haizetakoaren barne aldean ezarri beharko da txartela, kanpotik erraz irakurri ahal izateko moduan. Aparkatzeko baimenak dagokion araupeko ordutegi jarraituan soilik izango du balioa. Denbora hori garota, beste aparkaleku-sektore batera edo beste tarifa-gune batera aldatu beharko da ibilgailua.