Donostia 30 hiria



km/h-kolore arteko eskema





  • 30 km/h-ko muga duten bideak: Donostiako guztiak, berariaz seinalatutakoak izan ezik.
  • 40 km/h-ko muga duten bideak: Garraio publikorako lehentasunezko bideak.
  • 50 km/h-ko muga duten bideak: Donostiarako sartzeko bideak, batez ere bizitegitarako diren aldeetaraino. Bide horien barruan, bidetik hurbil diren ikastetxeen segurtasuna bermatzeko, 30 km/h-ko tarte batzuk salbuetsita egongo dira.
Tresna horren bidez, herritarrek Donostiako edozein kaletako abiadura muga kontsultatu ahal izango dute, bilatzailearen bidez, edo seinalatutako bide guztiak azkar eta erraz ikusi, kolore kodeen bidez, abiadura mugaren arabera.

Donostiako sarreretan seinaleak ezarriko ditu Udalak, 30 km/h-ko muga orokorra iragartzeko oharra dutela, eta berariaz seinalatuko ditu salbuetsitako bideak, eta berriz ere gogoraraziko du muga orokorra haiek bukatzean.
Halaber, seinale berezi bat izango dute ikastetxeen segurtasuna bermatzeko beste muga duten eremuek.

Legeak ezarritako abiadura muga ez betetzeak 100 €-tik 600 €-ra bitarteko isunak ekar ditzake, eta gidabaimeneko 6 puntu arte galtzea, urraketaren arabera.