Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Ondarreta hondartza osoki elurtuta dago eta jendea paseotik ibiltzen ari da argazkian

Gomendio orokorrak

  1. Jantzi arropa eta oinetako egokiak, eta ez irten kalera ezinbestekoa izan ezean.
  2. Ez da komeni adineko pertsonak kalera irtetea ezinbestekoa izan ezean.
  3. Kalean kontuz ibili, erorikoak eta irristadak ekiditeko
  4. Erabili garraio publikoa.
  5. Etxean, kontrolatu kanpoaldearekin lotura duten puntu guztiak, eta ziurtatu ateak etaleihoak itxita daudela.
  6. Aztertu teilatuak, ur zorrotenak, terrazak eta balkoiak, eta ez utzi kalera eror daitekeen elementu askerik.
  7. Entzun irratiko eta telebistako informazioa, eta egin kasu ematen dituzten aholku eta gomendioei.
  8. Ekidin biriketan aire oso hotza sartzea.
  9. Babestu egokiro aurpegia, burua, eskuak eta oinak.
  10. Kontuz ibili ikatzezko nahiz gasezko berogailuekin eta berogailu elektrikoekin, eta ziurtatu ez daudela errezel eta gortinetatik hurbil. Ez utzi haurrei berogailuetara hurbiltzen.
  11. Arretaz jokatu, airea berritzen ez den toki itxietan sutontziek edo berogailuek eragin dezaketen giro pozoitsua ekiditeko.
  12. Elurra edo kazkabarra egin badu, garbitu zure etxeko sarbideari dagokion espaloi zatia.