Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Sarrera


Pertsoa bat elurtutako kale bat zeharkatzen ari da txirrindarekin
Neguan, elurra egiteko arriskua handiagoa da. Oso ohikoa ez izan arren, gure hirian ere egiten du elurra, eta, bideetan arazoak eragiten dituenez, herritarrek zailtasunak izaten dituzte beren jardunak gauzatzeko. Besteen artean, nabarmentzekoak dira, etenak ibilgailuen trafikoan, zirkulazioa moteltzea, hainbat zonaldetara irisgarritasun zaila oinezkoentzat zein ibilgailuentzat, erorikoak eta istripuak bide publikoetan, eta abar.

Ondorio horiek arintzeko asmoz, Elurteetarako Jarduera eta Larrialdi Plana: ELURRAK izeneko berariazko plan hau idatzi da Udal Larrialdi Planean txertatuz, lehentasunezko arreta merezi duten bideak eta guneak definitzeko eta esku hartu behar duten udal baliabideen prozedura orokorrak ezartzeko.

Helburuak eta aurretik aintzat hartu beharrekoak


Kontuan hartu behar dugu baliabide eta bitartekoen plangintza orokorra lanegun baterako egin dugula. Fenomeno meteorologiko kaltegarria jaiegun batean gertatuz gero, beste plangintza bat beharko dugu, egun horretako baliabide eta bitartekoen araberakoa, eta Udalak ahalegina egingo du, zerbitzuak ez ditzan prestazio gutxiago eskaini.

Beraz, Planaren xedea da elurraren eragina minimizatzea eta bide eta zerbitzu garrantzitsuenak ahalik eta lasterren berrezartzea, hiriaren eguneroko martxa geldiarazi ez dadin.Horretarako, ezinbestekoa da:
  • Ospitaleetarako sarbideak bermatzea.
  • Bide nagusietan (lehentasunezkoak) ibiltzeko aukera bermatzea.
  • Osasun Zentroetarako, Eguneko Zentroetarako, Adindunen Egoitzetarako sarbideak bermatzea, ibilgailuentzat nahiz oinezkoentzat.
  • Biztanle guneen isolamendua ekiditea.
  • Elurteak garraio publikoan izan dezakeen eragina ahal bezainbeste gutxitzea.
  • Larrialdietako zerbitzuak (anbulantziak, suhiltzaileak, polizia) arreta eskaintzeko toki guztietara irits daitezkeela bermatzea.
  • Gertaeraren aurretik, hark iraun artean eta ondoren herritarrei hartutako neurrien berri ematea, baita herritar gisa dituzten betebeharren berri ere.
  • Sortu daitezkeen unean uneko arazoei arreta lehenestea.
  • Kalean lo egiten duten pertsonen arreta eta ostatu arazoei aurre egitea, Gizarte Ongizateko departamentuaren neguko protokoloaren arabera.
Plan hau abiarazi ezean, laguntzarako ohiko zerbitzuak (suhiltzaileak, udaltzaingoa, mugikortasun agenteak) arduratuko dira batik bat errepideetako eta espaloietako izotz plakek eragin ohi dituzten unean uneko arazoez.


Arriskuak eta egoera eratorriak


Tenperatura baxuengatiko egoera klimatologiko kaltegarri batek arrisku hauek eragin ditzake:
  • Errepideetan izotza egotea.
  • Errepideetan eta oinezkoentzako bideetan elurra pilatuta egotea.
  • Edukiera handiko ibilgailuek istripuak izatea eta zirkulazioa etetea.
  • Ibilgailu arinek istripuak izatea eta zirkulazioa etetea.

Egoera eratorriak :
  • Arrisku horiek ondorio hauek izan ditzakete:
  • Bideak moztea. Ibilgailuen zirkulazioa gelditzea.
  • Izotzaren ondorioz luiziak gertatzea.
  • Biztanle guneak bakartuta geratzea.
  • Zirkulazio istripuak izatea eta ibilgailuak bakartuta geratzea.
  • Hornidura elektrikoa eta telefonikoa etetea.
  • Udal barrutian dabiltzan garraiorako ibilgailuak blokeatuta geratzea.
  • Adinekoek mugitzeko zailtasunak izatea.
  • Oinezkoak erortzea.
  • Kalean lo egiteagatik hipotermia izatea.