Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako udalerriko ur hornikuntzarako lehorte egoeretarako larrialdi plana



Larrialdi Plan honen helburua herritarren osasuna eta bizitza bermatzeko behar den ur eskuragarritasuna bermatzea Donostiako hiri hornidurako sistemaren lurralde eremuan, eta, hala, ahalik eta gehien murriztea balizko lehorteek eta ur baliabideen urritasunak ingurumenean eta jarduera ekonomikoan izan ditzaketen ondorio negatiboak.

Helburu orokor hori xede espezifiko hauetan banaka daiteke:
  • Baliabide eskariei buruzko oinarrizko informazioa biltzea eta antolatzea, baita baliabideon eskuragarritasuna balioesteari buruzkoa ere.
  • Hornidura sisteman ur baliabideen eskasia koiunturala izateko arrisku egoerak definitzea, izan arrisku horiek lehorteei lotuak ala ez.
  • Eskasiak eragindako arrisku egoeretan sartzeko eta irteteko baldintzak eta adierazleak ezartzea.
  • Eskaerak murrizteko, baliabideak indartzeko eta hornidura sistemak izan ditzakeen eskasia egoeretarako neurriak eta helburuak ezartzea.
  • Lehorte egoeretan larrialdi planaren jarraipena egiteko, berrikusteko eta eguneratzeko mekanismoak edo prozedurak zehaztea.

Eskuratu "Donostiako udalerriko ur hornikuntzarako lehorte egoeretarako larrialdi plana" PDf formatuan (3 MB)