Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udal Larrialdi plana


PLAN TERRITORIAL DE PROTECCION CIVIL DE DONOSTIA/SAN SEBASTIAN – DONOSTIAKO UDAL LARRIALDI PLANA 2016 (DULP2016) udalerriko LURRALDE PLAN EDO ARRISKU ANITZETARAKO PLAN berria da.

Arrisku kolektibo larriagatiko, hondamendiagatiko edo hondamen publikoagatiko larrialdi batean pertsonak eta ondasunak babesteko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak mobilizatzea ahalbidetuko duten mekanismoen eta esparru organiko-funtzionalaren aurreikuspena jasotzen du, baita esku hartu behar duten administrazio publikoen arteko koordinaziorako eskema ere.

Era berean, plan honek esku har dezaketen udal agintaritzen egitura hierarkikoa eta funtzionala zehazten du, eta baliabide eta bitarteko publiko zein pribatuak nola koordinatu ere ezartzen du, goragoko maila duten planen egitura hierarkikoa eta funtzionala aintzat hartuta.

Erlazionaturiko dokumentuak