Amara Berriko espazio publikoaren Aktibazio eta Hobekuntza Plana
Amara Berriko espazio publikoaren aktibazio eta hobekuntza plana espazio publikoen hobekuntza bilatzen du. Parkeen, plazen eta gainerako espazioen suspertze eta eraberrritze fisikoa Amara Berriko auzotarren, Auzo elkartearen eta beste sektoreetako eskaera izaten ari zen, oharturik haiek denboran izandako degradazioa eta erabilera urria. Testuinguru honetan, soluzioak identifikatz en eta proposatzen diren prozesu kolektibo bati hasiera ematen zaio, azkenik Planean jasota geratzen dena.
Partaidetza prozesua
Plana lantzeko partaidetza prozesu bat izan zen non diagnostikoa eta proposamenak agente ezberdinen artean egin ziren: udal erakundeak, elkarte sozialak eta kulturalak, bertako biztanleak, eta hiritarrak
orokorrean. Amara Berrin espazio publiko integratzaile, inklusibo, zeharkako, estrategiko eta genero ikuspegidun bat bilatzen zen. Diagnostikoa egiteko batez ere bost kolektibo hartu ziren kontuan: emakumeak, adinekoak, haurrak, dibertsitate funtzionala edota intelektuala dutenak, eta migratzaileak. Aldi berean, Auzoko bizilagunak, erakunde soziokultural garrantzitsuenak, merkatariak, ikastetxeak eta gainerako eragileak”.
Diagnostikoa
Diagnostikoaren nondik-norakoak zehazten joateko hiru multzo tematiko hartu ziren: Irisgarritasuna eta konektagarritasuna, non puntu kritikoen, berdegunetako gertutasunaren, oinarrizko ekipamenduen hurbiltasunaren eta oinezkoen segurtasunaren parametroak hartuko zituzten; bigarren multzoan Auzoko Erosotasuna eta Irudia, zeinean kutsadura akustikoaren maila, Auzoko zuhaitz dentsitatea eta dibertsitatea, oinarrizko hiri altzarien kontserbazioa eta Auzoko gune publikoaren ikonografia eta kartel sexista/arrazistak aztertuko ziren; eta azkenik, Erabilera eta Kudeaketa, eta hemen jardueraren eta bizitokiaren arteko oreka, ekipamenduaren egokitasuna eta kontserbazioa (haur eta adinekoentzako jolasak) eta auzoko jarduera programazioa sartu ziren
Partaidetza bitartekoak
- Inkestak kalean: Amara Berriko espazio publiko ezberdinetan (urriak 22tik azaroaren 9ra arte)
- Galdeketak: Auzoko ekipamendu publiko eta denda desbedinetan eskuragai egongo dira. Urriaren 22tik azaroak 12ra arte)
- Mapeo kolektiboa: Auzoko espazio publiko desbedinetatik ibilbidea, beraien egoera modu parte hartu batean aztertzeko.(azaroak 10)
- Diseinu kolaboratiboaren lan-tailerra: Proposatutako ekintzen inguruan partaidetza lana (abenduak 15)
Tailer parte-hartzailetara bertaratuak
Azaroak 10: mapeo kolektiboa
ADINAK | EMAKUMEAK | GIZONAK |
18 arte | 0 | 1 |
18-25 | 0 | 0 |
25-35 | 2 | 0 |
35-55 | 1 | 3 |
55-65 | 7 | 10 |
+ 65 | 3 | 0 |
DDENETARA
27 PERTSONA | 13 | 14 |
ABENDUAK 15: DISEINU KOLABORATIBOAREN TAILERRA
ADINAK | EMAKUMEAK | GIZONAK |
Hasta 18 | 0 | 0 |
18-25 | 0 | 0 |
25-35 | 1 | 2 |
35-55 | 2 | 5 |
55-65 | 5 | 5 |
+ 65 | 2 | 1 |
DENETARA
23 PERTSONA | 10 |
13
|
Prozesuaren emaitzak
Prozesuaren emaitzek funtsezko erronka batzuk zehazten dituzte: auzo bat adeitsuagoa eta bizitzeko egokiagoa; hiri paisaiaren eta mugikortasunaren hobekuntza; aktibazio sozialak eta komunitarioak burutzea; nortasuna babestea; eta aniztasuna sustatzea.
Horretarako hiru ildo estrategiko planteatu ziren, 16 proiektu eta hobetze-ekintzen inguruan zehaztuak:
- Espazioak sarean. Amara Berri iritsi-erraza eta konektatua
- Espazio-sarea. Amara Berri anitza eta aktiboa
- Zentralitate berriak. Amara Berri bakan eta nortasunezkoa
Honetaz gain, 10 zeharkako ekimen proposatu ziren, jardute eremu eta proiektuetan burutzekoak:
- Zero garaiera. Oinezkoen igarobidean irisgarritasuna hobetzeko espaloiaren eta bidearen arteko garaiera tartea saihestea.
- Seinaleztapena. Eremu publikoan esku hartu seinale sistema batekin mugikortasuna, norabidea eta kale zein plazen ezagutza eta beraietan gertatzen denarena errazteko.
- Trafikoa jaitsi. Ibilgailu eta motorizatu zirkulazioaren inpaktua gutxitzeko eta auzoko segurtasuna eta bizigarritasuna hobetzeko.
- Hiriko hornigarriak. Eremu publikoaren erabilera errazteko elementu berriak gehitzea: bankuak, paperontziak, iturriak, etab.
- Argiztapena. Argiteria sistemak gehitu edota egokitu ziurtasuna, erosotasuna eta hiriko paisaia bera hobetzeko.
- Landaredia. Landare berriak landatu eta dagoenaren mantenua hobetu, hiriko paisaia eta edergarritasuna optimizatzeko.
- Mantenua. Zonalde gatazkatsuenen mantenuaren hobekuntzan lan egitea degradazioa saihestu eta ziurtasuna sustatzeko.
- Berariazko ekipamendua. Gune bakoitzerako ekipamendua diseinatu eta instalatu beharren arabera: haur jolasak, kirol guneak, adinekoentzako lekuak...
- Bitartekaritza, dinamizazioa eta programazioa. Izaera hezitzailea, kulturala eta artistikoa duten egitarauak abiarazi, esparru sozialetik sortzen diren esku hartzeak laguntzeko.
- Komunikazioa. Noranzko biko komunikazio sistemak zehaztu eta abiarazi, auzoarekiko informazioaren sarbidea eta partaidetza errazteko
EPAH! planaren prozesuaren informazio guztia edukitzeko sakatu
hemen