Txomin-eneako Arteleku Plazarako ideia lehiaketa
Ideia lehiaketan jasotako 14 proiektuen inguruko iritzi jasotzea
Txomin Eneako hirigintza eraldaketa prozesuaren baitan, auzorako plaza berri bat sortzen da: Arteleku plaza. Espazio publiko berri hau diseinatzeko, lehenik eta behin lehiaketa publikoa egin zen non 14 proiektu aurkeztu ziren.
Uztailaren 23tik abuztuaren 4ra, aurkeztutako 14 proiektuak ezagutzera eman ziren Lanberri AAEEren lokalean kokatutako erakusketa baten bidez. Bertaratutakoek proiektuen inguruko iritzia emateko aukera izan zuten bertan aurkitu zezaketen inprimaki bat betez. Iritzia 137 pertsonek eman zuten, 66 emakumezko eta 71 gizonezko, bai aurkeztutako proiektuen artean gustukoen zutena aukeratuz, nola aukeratutako proiektuaren inguruko ekarpenak eginez. Beste proiektuez zer nabarmenduko luketen ere galdetu zen.
Jasotako iritziak
Zehazki, galderak hauek egin ziren:
• Zein proiektu duzu gustukoen?
• Zer nabarmenduko zenuke proiektu horretatik?
• Zeozer baztertuko zenuke?
• Gainerako proiektuetatik ideiaren bat nabarmenduko zenuke?
Oro har, jasotako ideiak gune librearen, eraikinaren bolumetriaren, ekipamenduaren, eta iraunkortasunaren inguruan eman ziren
Taula honetan agertzen da zein eskaintza egin ziren eta eskaintza bakoitzak lortutako aukeraketa kopurua:
ESKAINTZA / OFERTA | AUKERAKETA KOPURUA / NÚMERO DE SELECCIONES |
Oferta 1: Kaskailu | 0 |
Oferta 2: El agora del Urumea | 4 (+2)* |
Oferta 3: Ur indarra | 0 |
Oferta 4: Txomin-Eneako enparantza | 0 |
Oferta 5: ingURUMEAn | 117 (+1)* |
Oferta 6: Ibaiaren xuxurlak | 2 |
Oferta 7: Txo-Co | 2 |
Oferta 8: Udazkenaren tronoan | 0 |
Oferta 9: Zumardiaren aurretik, makala | 1 |
Oferta 10: Ibaia... Hiria | 1 |
Oferta 11: Zelaiberri | 0 |
Oferta 12: Nueva puerta al rio Urumea | 1 |
Oferta 13: Una plaza, mil escenarios | 0 |
Oferta 14: Zehar | 7 (+1)* |
GUZTIRA / TOTAL | 137 |
Nabarmendutako ideiak
Gune librearen inguruan
- Inguru natural eta auzoak behar dituen instalazioen arteko oreka.
- Eremu librea: berdegune eta erabilera anitzetako espazioen arteko lotura.
- Hormigoiaren erabilera gutxi. Berdeguneak eta gutxi asfaltatuta. Lorategi eta kanpoko espazioen nabarmentzea.
- Erabili daitekeen berdegunea, zapaldu daitekeen belarra. Ez dekoratiboa.
- Ibaiko parkearekin lotura.
- Plaza zabala eta irekia.
- Erabilera ezberdinetarako plaza, ekintzen antolakuntza etab.
- Auzokideak elkartzeko gune libreak.
- Inguruarekin bat egitea. Ezpazioarekin harreman organikoa.
- Ekipamendura plazaren bi aldeetatik sarbidea. Espazio jarraia.
- Txakurrentzako aisialdi guneak: txakurrentzako parkeak eta txakurrekin paseatzeko guneak.
- Kanpoko espazioa hornitzea
- Haurrentzako kanpoko parke baten beharra.
- Estalkia (haurren parkearentzako).
- Bankuak eta atseden hartzeko guneak dituen espazio librea.
- Kirolguneak kanpokaldean
- Hiri baratzak eta berotegiak
- Adinekoen ariketak egiteko gunea
- Estali gabeko igerilekua
Eraikinaren bolumetria eta ezaugarrien inguruan
- Altuera gutxiko eraikinak. Inpaktu bisual gutxikoa, ez inbasiboa eta etxebizitzen ikuspegia mugatzen ez duena.
- Erdi soterratutako eraikina, altuera gutxikoa baina ekipamendurako bolumen handiarekin.
- Espazio zabaltasuna mantendu
- Eraikina paisaiarekin bat egitea
- Eraikinaren diseinua, modernoa eta xumea.
- Izaera duen eraikina, auzoko paisaian integratuta.
- Materialak: egurra, organikoa eta beira. Argitsua eta goxoa.
Ekipamenduaren inguruan
Ekipamendua ideia lehiaketa honetako gaia ez bazen ere, propoamenen egileek euren disinuetan sartu zituzten. Hona hemen ekipamenduari buruz sortu ziren iruzkinak:
- Ekipamendu osoa eta anitza, erabilera mota ezberdinak jasotzen dituena.
- Auzoko eta inguruko auzoen (Erribera – Loiola – Txomin Enea – Martutene ardatza) beharrei erantzuten dion ekipamendua.
- Ongi ekipatutako kirol eta kultur eremua. Igerilekua, gimnasioa eta liburutegia nabarmentzen dira.
- Harmailak dituen kiroldegia. Kirol anitzetarako pista (futbola, saskibaloia, eskubaloia...)
- Ludoteka eta haurrentzako guneak
- Adin guztietarako proiektu osoa.
- Ostalaritzako terraza bat azken solairuan
- Co-workingerako guneak
- Areto handia eta bizilagun edo elkarteen erabileretarako areto erabilera anitzak.
Sostengarritasunaren inguruan
- Euri uren berrerabilpena
- Energia berriztagarrien erabilera.
BAZTERTZEKO IDEIAK
- Eraikin altuak ekidin. Ikuspegia mugatzea ekidin.
- Bolumen handiko eraikinik ez.
- Espazio publikoan zementu gehiegirik ez.
- Eraikinak plazako perimetroan berkokatu gune libre zabalagoa uzteko.
- Gimnasiorako azalera handitu espazio kulturalarekin alderatuta.
- Liburutegiaren tamaina mugatu, ez sobredimensionatu.
- Kiroletara gehiegi bideratuta.
- Baratza eta negutegiak baztertu: inorrek ez zaintzea eta utzita gelditzeko arriskua ikusten da.
- Zuhaitzak baztertu
- Ekipamendu publikoan kafetegirik ez kokatzea.
- Kontzertuak kalean ez, akustikoki ezatsegina izan daiteke bizilagunentzat.
Partaideengandik jasotako erantzun guztiak ikusteko egin klik hemen