Erakunde-ekimeneko hiritar kontsulta eskaera Ulian Udal Mintegiak kokatzen ziren esparruaren etorkizuneko erabilerari buruz


2016ko otsailaren 25ean Donostiako Udaleko EH Bildu eta Irabazi Taldeek Udal Idazkaritzan erregistratu zuten Erakunde-ekimen bidez galdeketak deitzeko aukera baliatuz.


Galdeketaren xedea bere garaian Ulian Udal Mintegiak kokatzen ziren esparruaren etorkizuneko erabilera zen.


Erakunde-ekimeneko erreferendumak ez diren hiritar kontsul ten onarpena kontsultapean jarritako gaiaren erabakia egotzia duen organoari dagokio, Toki Gobernu Batzordea edo Udal Batzarra.


2016ko apirilaren 28an egindako Udalbatzarrean bozketaz galdeketa eskaera atzera-botatzea onartu zen.