Blas de Otero Plazaren diseinua herritarrekin




Blas de Otero plaza, “Kandisky" edo “Portaviones” plaza ere deitua, Egia auzoan dago, Atotxa dorrearen eta Tabakaleraren artean. Azken 30 urteotan hainbat jarduera egin dira, baina ematen du ez dutela lortu erabilera egokiko plaza publikotzat hartzea.

Gainera, azkenaldian, plazaren egiturazko arazoek azpian dituen garajeetan kalteak eragin dituzte, eta erabiltzaileek arazo handiak izan dituzte hezetasuna dela eta. Bestalde, plazaren azpian Musika eta Dantza Eskolaren zabaltze lanak gauzatzen ari dira, eta, beraz, une honetan arrazoi gehiago daude plaza sakonki eta osorik birmoldatzeko.

Laster, espazio hau Tabakalera berriaren ingurunearen baitan egongo denez, hobekuntzen bidez plaza ingurune honekin bat egiteko aukera aprobetxatu beharra dago.


Blas de Otero Plazaren argazkiak


Hobekuntzaren nondik norakoak zehazteko bidean, 2015eko martxoan Donostiako Udalak, Partaidetza Prozesu bat martxan jarri zuen, eta inguruko auzokideei gonbidea zabaldu zien nolako plaza nahi duten adierazi dezaten eta zein erabilpen aurreikusten dituzten adierazi ahal izateko.


Parte hartzeko tailerrak 2015eko martxoaren 24an eta 25ean, 19:30ean izan ziren. 34 herritarrek hartu zuten parte, 21 emakume eta 13 gizon; bigarren egunean berriz, 16 emakume eta 18 gizon.
Berritu dezagun Blas de otero Plaza




Prozesuaren abia puntu bezala, ezin ukatuzko puntu hauek :
  • Oinezkoen igarobideak bermatu behar dira
  • Ezin da areagotu aparkalekuen kopurua.
  • Diseinu irisgarri batean pentsatu behar da, puntu kritikorik gabea.
  • Ingurunearekin bat datorren irtenbidea bilatu behar da.
  • Erabilera publikoko eta bizikidetzako plaza bat izan behar du, erakargarria dena eta elementu bereizleren bat daukana.
  • Inguruko merkatarientzako aukerak irekiko dituena, baita gizartearen eta kulturaren arloko ekintzak egiteko ere, besteak beste.

Bi saioetan auzoko edo auzokoekin harremana duten elkarte batzuk hartu zuten parte: Dandai emakume elkarteak, Egia bizirik Auzo Elkarteak, SShops Donostiak ,Ttanttakun Elkarteak, TBK, Egiako Frantziskotarrak.

Hiru irudi: 1. Saioaren argazkia 2. Aireko argazkia 3. Saioaren argazkia



Tailerretan departamendu ezberdinetako teknikariek ere parte hartu zuten: Hiri Azpigituren eta Bide Publikoak, Mugikortasuna, Egiako Udal Haurgunea, Musika Eskola eta Herri Partaidetza.

Lehenengo egunean, plaza gaur egun nola dagoen, zein erabilpen ditu, zein erabilpen soberan daude, zein jarriko genituzke... aztertzen egin zen lan.

Bigarren egunean berriz, zer nolako plaza nahi dugun, zein erabilpenak, zein elementu jarri, ezaugarriak...irudikatu genuen.



Tailerretan egindako argazkiak


Auzokideek egindako eskaerekin leheneste ariketa egin zuten, gometxa bat jarriz, bozkatzeko. Emaitzak oso garbiak izan ziren, alde handiz: 6-10 bitartekoentzat aisialdi/kirol erabilerako espazioa, Estalitako erabilera anitzekoa, egoteko espazioa. Aparkalekua ezeztatutzeko proposamena egin zen gehiengo handi batez.



Proposamenen emaitzak
• Plazaren ezaugarriei buruz, adostasun ondoko puntuek izan zuten:
  • Diseinuak ahalbidetzea erabiltzaileen arteko bizikidetza lasaia.
  • Inguruko egoiliarrei molesta diezaieken "gehiegizko" jarduerarik ez hartzea.
  • Elementuak ez hipotekatzea haren erabilera: jarri edo kendu ahal izatea, edo, adibidez, lurrean margotutako lerroak…
  • Irekia.
  • Garbia.
  • Argiztatua.
  • Originala.
  • Segurua.
  • Irisgarria.
  • Seinaleztatua.
  • Gerizpea/eguzkia.
  • Urte osoan erabili ahal izatea.
  • Askotariko erabilerak.
  • Inguruko merkataritza aktibatzea.
  • Mugimendua eta igarotzea daukana.
  • Belaunaldien artekoa.
  • Publiko eta premia mota guztietara egokitzen dena (haurrak, zailtasun fisikoak…).

Proposatutako elementuak
  • Zuhaitzak (gaur egun dagoen zuhaitz ederra mantentzea esketzen dute)
  • Bankuak/eserlekuak
  • Estalki bat
  • Komunak
  • Iturria
  • Txirrindentzako aparkelekua
  • Xakean aritzeko mahia


Bi tailer hauetan egindako lanekin memoria bat egin zen eta parte hartu zuten guztioi helarazi zitzaien.

2015eko irailaren 15ean, Donostiako Udaleko Gobernu Batzordeak Egiako Blas de Otero enparantzaren berrurbanizazio proiektua onartu zuen.

2016ko udaran bukatu ziren plazako berritze lanak.