'Euskarak 265 egun' bannera



Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, auzoetako 70 eragile inguruk Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean 150 ekintza baino gehiago antolatzen dituzte abenduan Donostian, Euskararen Hirian. Ekimen hauek era askotarikoak izan ohi dira: kontzertuak, mintzodromoak, antzezlanak, zine emanaldiak, hitzaldiak, bisita gidatuak, jolas tradizionalak, bertso bazkariak eta abar.

Euskarak 265 egun - Abenduak 3 euskararen eguna


Hiriko hamabost bizigunetan antolatzen dira ekintzak: Aieten, Altzan, Amaran, Amara Berrin, Antiguan, Añorgan, Bidebietan, Egian, Grosen, Igeldon, Intxaurrondon, Loiolan, Loiolako Erriberan, Martutenen eta Parte Zaharrean.


Informazio osoa eta auzoz auzoko programazioa www.euskaraz.eus





Euskararen eguna auzoz auzo

  • AIETEKO ANTOLATZAILEAK: Aieteko Euskara Batzordea, Aieteko Kultur Etxea, Aieteko Haurtxoko eta Gaztelekua eta aurreko edizoetan baita Borroto Taberna...
  • ALTZAKO ANTOLATZAILEAK: Altzako Gazteen Asanblada, Altza Institutua, Bizarrain Euskara Elkartea, Donostia Kultura, Herrera K.E , Herripe Auzo Elkartea, Irale Ikastegia, Larunbatero Jolasean eta Mozkor Frentekideok.
  • AMARAKO ANTOLATZAILEAK: Amarako Jai Batzordea, Mamur Aisialdi Taldea eta Moxolo Gazte Elkartea, eta aurreko edizoetan baita KIR-KIR Elkartea eta Amara Kultura...
  • AMARA BERRIKO ANTOLATZAILEAK: Ikasbide Kultur Elkartea, Amara Berri AEK Euskaltegia, Urrats Euskaltegia, “Amara Berri Kantuz” Elkartea, Ernest Lluch Kultur Etxea, Amara Berri Ikastetxeko Guraso Elkartea, Ilunki Elkartea, Amara Berri Auzo Elkartea, Amara Berriko Jai batzordea.
  • ANTIGUOKO ANTOLATZAILEAK: Lugaritz Kultur Etxea, Jakintza Ikastolako Guraso Elkartea eta Txantxerreka Gaztetxea, eta aurreko edizoetan baita UEU, DOKA, Kantu Jira...
  • AÑORGAKO ANTOLATZAILEAK: Añorgako Euskara Batzordea, Añorga Kultur eta Kirol Elkartea, Amassorrain Ikastola.
  • BIDEBIETAKO ANTOLATZAILEAK: Eltzegor, Haurtxokoa, Gaztelekua, Kontadores, Gazteria Atala eta Zurriola Antzerki Eskola eta aurreko edizoetan baita Bidebietako dultzainero eta erraldoiak, Bidebietako Kantujira, Trebeska dantza taldea, SCRDBidebieta, Trikibeltz taldea...
  • EGIAKO ANTOLATZAILEAK: Egia Euskaraz Batzordea, Aitor Ikastola, Egiako Haurtxokoa eta Gaztelekua eta Egiako Kultur Etxea eta aurreko edizoetan Antxeta Ttan Ttakun, Latxaga guraso elkartea, Egia Bizirik...
  • GROSEKO ANTOLATZAILEAK: Zuhaiztiko Guraso Elkartea, Olarrizu-Zurriolako Guraso Elkartea, Zurriola Ikastola, AEK, Jai Batzordea, Okendo Kultur Etxea, Groseko Haurtxokoa eta Groseko Gaztelekua eta aurreko edizioetan Groseko Gazte Asanblada... 
  • IGELDOKO ANTOLATZAILEAK: Igeldoko Herri Kontseiluko Euskara Batzordea
  • INTXAURRONDOKO ANTOLATZAILEAK: Intxaurrondo / Larrotxene Kultur Etxea, Plazara Goaz, Haurtxokoa, Gaztelekua, Zulo Zahar Elkartea eta IGA, eta aurreko edizioetan IZBE (Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen elkartea), Urban 13....
  • LOIOLAKO ANTOLATZAILEAK:Loiolako Hontza Kultur Elkartea, Sustrai Aisialdi Taldea,Loiola Kultur Etxea, Loiolako Euskara Batzordea
  • LOIOLAKO ERRIBERAKO ANTOLATZAILEAK: Loiolako Erriberako Auzokideen Elkarteko Euskara Batzordea.
  • MARTUTENEKO ANTOLATZAILEAK: Sarroeta Auzo Elkartea, Euskara Batzordea eta Arantzazuko Ama Ikastola eta aurreko edizioetan Gazteria Zerbitzua, Donostia Kultura...
  • PARTE ZAHARREKO ANTOLATZAILEAK: AEK, Arrano Beltza Euskal Tokia, Donostiako Udalaren Txistulari Banda, Ehe, Urgullpeko Gazteak, Haraino Taldea, Herria Elkartea, Ilazki Euskaltegia, Kai Harripe, Orixeko Guraso Elkartea, Orixe Ikastola, Parte Zaharreko Kantu Jira eta Herri Dantza, Kresala eta aurreko edizioetan Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartea, Parte Zaharreko Jai Batzordea, EHE, IKale Lagunak Talde, Parte Zaharreko Kirol Elkartea...
  • HIRI MAILAKO EKINTZETAKO ANTOLATZAILEAK: Osakidetza, Kutxa Ekogunea, San Telmo Museoa, Artisau Euskaldunen Elkartea, Bagera Elkartea, Euskal Wikilarien Kultura Elkartea, Donostia Kultura eta Donostiako Liburutegi Zerbitzua