Donostiako Gazteen Entzunaldi Publikoa



Gazteen argazkia Entzunaldi Publikoan zehar
Donostiako udalak bultzatzen dituen partehartzeko ekimen derberdinen artean, udalaren politiken definizioan herritar gazteenen partaidetza sustatzeko lan hildo berezi bat izan da.

2001-2002 kurtsoan proiektua hasi zenetik, Haurren Partehartze proiektuak Entzunaldi Publikoak egitea bermatzea zuen helburu. Ekimena hasieratik Bartzelonako hiriarekin konpartitu zen eta beranduado Rivas Vaciamadrideko elkarlanean burutu genuen, eta gai publikoetan partaidetzaren ikasketa eta praktika ahalbideratzen zuen. Entzunaldi Publikoa Parte hartzeko modu bat da, eta honen bidez herritarrek proposamenak egiten dizkiote udalbatzari.

Kasu honetan, Donostiako neska mutilen Entzunaldiak, donostiar gazteenen elkarrizketa eta ideia desberdienen hausnarketarako lekuak dira, eta hiriarentzako egungo eta etorkizunerako proposamenak irudikatzen eta eraikitzen dituzte.

Parte hartzea ez da klase teorikoetan ikasten; elkarrizketa eta demokrazioarako beharrezkoak diren gaitasunak praktikaren bidez ikasten dira: etxean, eskolan, komunitatean, erakundeetan eta gizartean.

Entzunaldi publiko honetan 14 eta 17 urte bitarteko neska mutilek udalak proposaturiko gai zehatz bati buruzko iritziak, eskaerak eta iradokizunak aurkezten zituzten. Ez da antzerkia; demokrazia bizitzea da, benetazkoa, gero gauzatzen diren eskaera eta konpromezu zehatzekin; eta horrexegatik hiriaren bizitzan ohiartzun garrantzitsua dute.

Helburuak



Entzunaldien oinarrizko helburua hau da: Neska mutilek aurkezten dituzten proposamenak udalaren ekintza-planetan kontutan hartzea.
Gainera udalaren nahia ere badira:
  • Neska mutilek hiritar eskubide guztiak dituztenez, beren hiriko eraikuntzan parte hartzeko eskubidea bultzatzea, beti ere eskubide eta ardurekin.
  • Hiritartasun aktiborako hezitzea, parte hartze aktiboan gaitasunak lortzeko pertsonak hezitzea gizarterako ardura zentzua kontutan hartuz.
  • Elkar arduran oinarritutako parte hartzearen kulturan aurrera egitea, beraz.

Metodologia



Antolatu diren urte hauetako esperientziaren ondorioz, metodologia (hezitzaileen formakuntza, jai giroko lan eguna, ikastexe arteko bilerak, bideo konferentzia, manifestoaren idaztea, …) beste leku eta hiritan erabili hala direla esan dezakegu, eta aldez aurretik jartzen diren helburuak lortzea ahalbideratzen du.
Gainera gauza zeharza egiteako buruzko konpromezuari buruz (bide publikoetan hobekuntzak, garraio publikoan, bide gorrietako sarean, e.a.) aipatu orain arteko Entzunaldietan inplikatutako udal sail desberdinek (Mugikortasuna, Hirigintza, Giza eskubideak, Ongi izatea, Ingurugiroa eta Partaidetza) jarri dituztela martxan gazteen parte hartzeko proiektu osoagoak, politika desberdinen diseinurako ordezkarien organoak eskola bidea, eta Gazteen batzordeak bezela.

Prozesua luzea eta konplexua eta eragile desberdinak biltzen ditu (udal sailak, hiritar erakundeak, unibertsitatea, kultur etxeak, komunikabideak,…) eta hiriaren eraikuntza guztion lana dela (hiritarren konpromezua eta ardurarekin) idea zabaltzea laguntzen du.

Kurtso bakoitzeko prozesu guztia manifestu batean jasotzen da. Ondoren aurki dezakezue donostiako gazteek osatu dituzten manifestuak:

Erlazionaturiko dokumentuak