KATALUNIA PLAZA: Herritarrei Kontsulta
Groseko Katalunia plaza azpiko aparkalekua berriz ere Udalaren eskuetan geldituko zenez, aparkaleku berri bat egiteko aukera sortu zen, lauzpabost solairukoa, baita plaza berri bat ere, Gros auzoko herritarren beharretara egokituko zena, eta horretarako haien iritzia eskatu zen.
Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak onartu egin zuen 2006ko urriaren 6an, Katalunia plaza guztiz berritzeko proiektua aukeratzeko lehiaketaren fase berrira aurkezteko aukeratutako hiru taldeak.
2006ko Abenduaren 17an Gros-Ulia-Ategorrietako bizilagunei zuzendutako kontsultarako epea bukatu zen eta botoen zenbaketari eta iradokizunak zenbakitzeari ekin zitzaion.
Bozketaren emaitzak ondorengoak izan ziren, "Lur Paisajistak" izan zelarik boto gehien lortu zituena:
- Isuuru arkitektoen “Lore berri bat” : 514 atxikimendu
- Lur Paisajistak-en “Plaza berde eta bigun bat”: 699 atxikimendu
- Samazuzu arkitektoak: 108 atxikimendu
Emaitzen akta (Dokumentu honek kontsultako emaitzak jasotzen ditu)
Iradokizunei dagokienez, guztien analisia eta sistematizazioa egin ondoren, hitzez hitz eta esanahia ahalik eta hoberen errespetatzen zuen txosten bat taxutu zen.
Iradokizunen txostena (Prozesuan jaso diren iradokizunen analisia eta sistematizazioa)
Berme agiria (Agiri honen helburua, hain zuzen ere, Katalunia plazaren inguruan parte hartze prozesuan ezarri diren partaidetza-bide desberdinetarako prozedura jasotzea da).
Eskuratu ezazu, PDF formatuan, gai honi buruzkoa informazio guztia (1,6 MB)