Azaroaren 17tik hasita, hirian erroldatuta dauden donostiarrek Hiritar Merezimenduaren Dominak aukeratzeko proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte azaroaren 30era bitartean. Herritarrekin batera, hiriko elkarteek ere hautagaiak aurkeztu ditzakete.
Proposamenak egiteko bi bide daude:
- Proposamena tramitatzeko laguntza behar duten pertsonek Herri Partaidetza Zerbitzuaren bulegoetara bertaratu daitezke: Udaletxean, Ijentea Kaletik sartuz, 09:00etatik 14:00etara.
Ez dago proposamenen kopuruan mugarik, baina proposamen bakoitzerako fitxa independente bat bete behar da.
PROZEDURA
Proposamenak egiteko epea bukatuta, Idazkaritza Orokorrak eta Herri Partaidetza Zerbitzuak hauek aztertuko dituzte abenduaren 1etik 12ra bitartean eta txostenak udaleko Bozeramaileen Batzordera bidaliko dira honek 5 Dominak aukeratu ditzan: Udalak hautagai irabazleen izenen berri emango du, eta Udalbatzak berretsiko ditu.
DOMINAK JASO DITUZTEN PERTSONA ETA ERAKUNDEEN HISTORIKOA