Udal Gobernuak komunikazio espazio berriak ireki nahi ditu Donostiako auzo eta herri guztietan, hau da, herritarrok eguneroko bizitza egiten dugun guneetan. Horregatik auzoetan bertan lan egin nahi dugu elkarlana errealitate bihurtzeko, komunitatearen mesederako aktibitatea sustatzeko eta partaidetza eraldatzailea erdiesteko.