Amara
357.467,01m2 azalera du auzoak, eta osotara 2.886 biztanle ditu, 1.538 emakume eta 1.348 gizonezko. Aiete, Amara Berri, eta Erdialdearekin egiten du muga. Garai batean Amara izeneko baserri bat zegoen lur eremu honetan, gaur egun Amara kalea dagoen lurretan hain zuzen. Baserri horrek eman zion izena leku horri, kaleari eta auzo osoari. .
Easo plaza du espazio erreferente bezela. Plaza honen izenaren jatorria dela eta, antzinako geografoek Olearso, Olarso, Oeaso edo Easo izeneko eta erromatarren garaian Gipuzkoako mugalde honetan kokatutako hiri bat aipatu zuten. Hiri erromatar hori egungo Donostia dagoen lekuan kokatuta zegoela uste izan zuten zenbaitek eta hiriari Bella Easo izena ematen hasi ziren. Ondorengo azterlanek frogatu dutenez ordea, hiri erromatarraren kokapena ez dator bat egun Donostiak duenarekin. Gaur egun, Bella Easo izena ukitu poetikoarekin erabiltzen da batez ere.
Morlans
Donostiara lehen urak ekarri zituen iturburua Morlans deitutako ingurune honetan eraiki zen, eta bertakoak ziren Osasun Iturri famatuaren urak.
Morlanseko Gas Fabrika 1893an eraiki zuten.
Morlans eko lehen etxebizitzak Aietera igotzen den aldapan eraiki zituzten.
2007 urtean urbanizazio berriko etxebizitza blokeetako obrak hasi zirenetik, 2014 urtean bizilagunek Leire Plaza erabiltzen hasi ziren arte, ingurune honetako biztanle kopurua handitu egin da, denetara 1.567 biztanle izanik, 811 emakume eta 756 gizonezko, eta bertako gizarte dinamika biziberrituz joan da.
Datu demografikoak
Sexuaren araberako biztanleriaren banaketa:
Emakumezkoak:
2.349
Gizonezkoak:
2.104
Guztira:
4.453
