Intxaurrondo
Intxaurrondoko biztanlegoaren berezitasunak dira: gazteak, erdi mailakoak, erabilera residentzialak nabarmentzen dira eta giza bizi garrantzitsua dago, antolamendu urbanistiko on baten ondorioz; baita ere erabilera komertziala oso maila altua du.
Altzako udal-barruti zaharraren zati bat izan zen 1.939 urterarte, Donostiara anexionatu zen urtea hain zuzen ere. Ategorrieta eta Bidebietako hegoaldean kokatzen da.
Ekialdean Altzarekin muga ezartzen du, mendebaldean Egiarekin, eta hegoaldean Ametzagañatik, Loiolako auzoarekin. Norteko trenbideak eta Donostiako saihesbideak hiru zonalde haundietan zatitzen dute Intxaurrondoko auzoa, gune ezberdinak bereizten direlarik: Mirakruz-gaina, Intxaurrondo Zaharra, Marrutxipi, Los Boscos, Gaztelu, San Luis, Pellizar, Mons, Julimasene, Ipar Intxaurrondo, Hego Intxaurrondo
Azken urteotan 3.500 etxebizitza berri eraikitzeaz gainera, zonalde berde ugari egokitu dira. Hauetariko zonalde berde askok, ospe haundiko artista garaikideen obrak dituzte.
DonostiaDatan lurralde honi buruzko informazio demografikoa aurkitu daiteke.