Igeldo
Izen bereko mendian kokatzen da Igeldo, Donostiako mendebaldean eta Usurbil zein Oriorekin muga eginez.
Zubietarekin batera, bere landa gune izaera hobekien mantentzen duen auzoa da.
XX mendeko hamarkada ezberdinetan txalet moduko etxebizitza ugari, jatexeak, eta kanping bat eraiki izan ziren. 80. hamarkadan Babes Ofizialeko etxebizitzak eraiki ziren. 2000. urtean 964 pertsona bizi ziren Igeldon eta 2022ko abenduko erroldaren arabera 1068.
DonostiaDatan lurralde honi buruzko informazio demografikoa aurkitu daiteke.