Inprimatu

Whatsapp ikonoa

Adineko pertsona baten argazkia eta boluntariotza animatzen duen testu batekin


+55 Programa



Talde sozial ezberdinen arteko topaketak sustatzeko oinarrizko gizarte-printzipioari eta udal-zerbitzu komunitarioen aprobetxamendurako antolakuntza-ekonomiaren printzipioari jarraiki, + 55 Programa abian jarri zen 2002. urtean.

Hiru dira zerbitzu honen helburuak:
  • Udal-hornidura komunitarioetan (Kultur Etxeak, Musika eta Dantza Eskola, Kiroldegiak, etab.) parte hartzen duten adinekoen ehunekoa eta kopurua haztea.
  • Aipatu zentroetan jarduera kulturalak, hezkuntzakoak eta kirol-jarduerak antolatzeko adinekoei proposamenerako bideak eskaintzea.
  • Hirugarren adineko pertsonek beren adinekoen edota komunitate osoaren onurarako antolatutako ekimenek arrakasta izan dezaten baliabideak bermatzea.

Aktibitateak:
  • Ibilaldiak Donostian
  • Larubatak dantzan
  • Nagusiak ipuin kontalari
  • Narratzaileen txokoa
  • Abesbatzak
  • Musika tailerra, Arte tailerra...
  • Bideo forum
  • Hiriko museo ezberdinekin elkartera: San Telmo, Rezola eta Untzi
  • Ekintzak hiriko leku ezberdinetan : ondartzak, parkeak...
  • Antzerkia

Zerbitzu honen bulegoak Kultur Etxeetan kokatuta daude:
  • Okendo (Gros)943 290672,
  • Ernest Lluch (Amara)943 481915,
  • Lugaritz (Antigua)943310780
  • Casares-Tomasene (Altza) 943 351149

eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan (Egia) 943 297830, eta Aieteko Topalekuan ere.