Inprimatu

Icono whatsapp

Logotipo 'Lagunkoia - Donostia/San Sebastián amigable'



Gure lan ardatzak


Lau dira Donostia Lagunkoiak hartu dituen konpromisoak errotzen dituzten lan ardatzak :
Adin oroko pertsonak Donostia Lagunkoiaren ekintza batean parte hartzen ari dira

  1. Espazio publiko integratzailea eta mugikortasuna: Hiria ingurune fisiko integratzaile, irisgarri eta seguruekin osatu nahi duten ekimen guztiak biltzen ditu. Izan ere, ezaugarri hauek inpaktu handia dute zahartzen diren pertsonen bizitza kalitatean, eta tokian tokiko komunitateko partaide aktibo izateko beraien aurretiko jarrera erabakitzen dute. Espazio fisikoak pertsonen arteko topaketa eta lotura erraztean datza, beren autonomia eta partaidetza soziala errazteko.
  2. Bizitza osorako etxebizitza: Beraien adina alde batera utzita, etxean zahartzea edo “etxean bezala” zahartzea pertsona guztien desio nagusia da. Ardatz honek nahi hau ahalbidetzeko formula batzuk biltzen ditu.
  3. Zaintzen duen komunitate bat: Laguntza Komunitario sarea Donostia Lagunkoia planare proiektu traktoreetariko bat da. Hala, gertutasun eta eguneroko bizitzaren inguruneetan onarpenerako elkarlan harremanak, eta adineko pertsonentzat laguntza eta zaintza artikulatu nahi ditu. Batez ere pertsona ahulenentzat.
  4. Bizitza ziklo berri baterako transizioa eta adinaren kudeaketa: Alde batetik, azken ardatz honek pertsonek beraien zahartze prozesuari buruz kontziente izan daitezen eta hau nola bizi nahid uten erabakitzen lagunduko dieten ekintzak biltzen ditu. Bestetik, erakundeetan langileen zahartze prozesuak eragiten dituen erronkak azpimarratzen ditu, eta belaunaldien arteko erreleboa, ezagupen transferentzia edo belaunaldi ezberdinak biltzen dituen langileriaren kudeaketa bezalako gaiak aztertzeko beharra azpimarratzen du.