Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Logotipo 'Lagunkoia - Donostia/San Sebastián amigable'


Zergatik Donostia Lagunkoia?

Pertsona nagusi bat barazkiak erosten ari da


Populazioaren zahartzea errealitate bat da Donostian, mundu mailan ematen ari den fenomeno baten isla da, eta ondorio sakonak ditu. Gertakari honi erantzuna emateko planteamendu berritzaile eta irudimentsuak behar dira.

Halaber, Donostiako adineko pertsonak guztiz heterogeneoak dira; askotariko ibilbide, gaitasun, interes, itxaropen eta bizi proiektuak dituzte, eta hiri hobeagoa eraikitzeko balio handiko aktiboa osatzen dute.

Errealitate honen jakitun, Udala lanean dihardu hainbat sailen bitartez adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta zahartze aktiboaren alde egiteko. Bide honi jarraiki, beharrezkoa da ikuspegi integral eta sistemikoa ezartzea, izan ere, hiria ekosistema bat da eta pieza guztiek elkarri eragiten diote, elkarri lotuta daude, eta ekintza bateratua behar dute.

Hala, Donostia Lagunkoia ikuspegi integral horri aurre egiteko Udalak duen erreminta da, honen bitartez helburu eta balore berdinak partekatzen dituzten eragileak proiektuarekin bat egin dezaten.