Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Logotipoa 'Lagunkoia - Donostia/San Sebastián amigable'



Nola egiten dugu lan?

Adineko pertsonak karpa batean banatutako hainbat mahai-ingurutan eserita daude


Donostia Lagunkoia proiektu transbertsal eta partizipatiboa da, udal arlo eta sail guztietan eragina duena. Aldi berean, Hiri Plana ere bada, beste erakunde pribatu eta publikoen inplikazioa bilatzen duena, bertakoak eta bertakoez gaindikoak.

Hasiera batetik, partaidetza oinarri gidaria izan da. Izan ere, Donostia Lagunkoia Hiri Plana garatzeko oinarri den dokumentua taxutzen parte hartu dute, besteak beste, adinekoak, adinekoei lotutako elkarteak, enpresak, erakundeak eta udal sailetako arduradunak. Honetaz gain, OMEk, Munduko Osasun Erakundeak, gomendatu bezala, Talde Fokalen metodologiari jarraiki, hasierako diagnostiko bat egin zen.

Egitura demografikoaren aldaketak planteatzen dituen erronkak erronka sozialak direnez, Donostia Lagunkoian erantzun kolektiboak behar direla ulertu, eta 4 printzipiotan oinarritutako berrikuntza-logika batetik lan egiten dugu:
  • Parte-hartzea/Kosorkuntza
  • Interakzioa eta lankidetza
  • Ikuspegi sistemikoa
  • Esperimentazioa

Egun, Planak eragile guztien partaidetza bilatzen duten prozesuak sortzen ditu. Bertan parte hartzen dute: banakako pertsonak, elkarteetako partaideak eta Donostia lagunkoiagoa izate aldera lan egiten duten erakunde publiko zein pribatuak.
Hala, pertzepzioak, ezaguera eta bizi-esperientziak partekatzen dituzte. Kolektiboki hausnartzen eta eztabaidatzen dute, eta gaur eguneko behar eta itxaropenei erantzuten dieten ekimenak eraikitzen dituzte. Etorkizunera hiriko bizitzaren esparru ezberdinei dagozkien estrategiarekin eta ekintza zehatzekin begiratzen dute. Gure praktikekin, ekintzara gonbidatzen gaituen errelati bat eraikitzen dugu.


Talde eragilea



Donostia Lagunkoiaren parte-hartze prozesua 30 pertsonez osatutako talde eragileak bultzatzen du. Gehienak adineko pertsonak direnez, kolektibo honek hirian duen errealitatearen ezagutza sakona dute. Talde honen zeregina pertsona eta eragile berriak proiektuarekin bat egitea da, Planaren egitasmoen jarraipena eta ebaluazioa egitea, lan-tailerretan planaren ikuspegi orokorra txertatzea, eta Donostia Lagunkoia definituko duten gai-arloak eta partaidetza-uneak zehaztea.


Donostia Lagunkoiaren eskalak eta jarduteko moduak