Hiritarren elkarteak eta jarduerak egiten dituzten beste gizarte-talde asko gure hiriko parte-hartzearen ardatz nagusia dira. Herritarren Elkarteen Erregistroan, Donostian 1.000tik gora diren elkarteei buruzko informazioa eskura dezakezu, eta haien helburuak zein diren, zein arlotan lan egiten duten, haiekin kontaktuan jartzeko datuak, eta abar jakin dezakezu.
Informazioa eskuratzeko zenbait bide daude:
Pertsona nagusien elkarteak
Gure hirian pertsona nagusien elkarte dezente daude, beste pertsona nagusi batzuei jarduerak eta zerbitzuak eskaintzeko lanean aritzen direnak. Oso garrantzitsuak dira erkidego bizimoduan, sustatzen dituzten jarduerak nabarmenak direlako eta ematen dituzten zerbitzuak jende askorentzat direlako.
Jubilatuen elkarteak
Auzo guztietan salbuespenik gabe sakabanatuta daude eta Zaharren Etxeak kudeatzen dituzte. Udalak lokalak lagatzen ditu eta etengabe atontzeko eta egokitzeko konpromisoa hartu du, mantentze lanen eta oinarrizko zerbitzuen (garbiketa, telefonoa, berokuntza, segurtasuna, eta abar.) gastu guztiak finantzatzen ditu eta bazkideek urtero planifikatzen dituzten jardueretarako diru-laguntzak ematen ditu ehuneko aldakorretan (% 100etik % 40ra arte).
Zentro horiek barrurantz bizia duten lekuak dira – pertsonen arteko harremanak, ematen diren zerbitzuak, programatzen diren jarduerak... –, eta baita kanpora begira ere, hiriko, auzoko, komunitateko eta auzotarren parte direlako.
Esteka honetanLaguneterako sarbidea; Lagunet Donostiako Adineko Erretiratuen Elkarteen sareko gune digitala da eta horretan modu adiskidetsuan, hurbilean eta funtzionalean , nor diren, zer eskaintzen duten eta nola egiten duten partekatu eta bistaratzen dute.