Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Berdintasun Unitatea


Berdintasun Unitatearen helburua emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politikak bultzatzea da, arian-arian aukera-berdintasunaren printzipioa modu praktiko eta eraginkorrean aplikatzen dela bermatzeko. Berdintasun Unitatea Donostiako Udalaren Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzuaren barruan dago.

Berdintasunezko gizartea lortzeko bidea honako helburu hauek lortzeko egitasmoetan eta programetan oinarritzen da:
  • Sexuagatiko diskriminazioa ezabatzea eta emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna sustatzea eremu guztietan.
  • Aukera berdintasunari dagokionez, udaleko esku-hartzea bultzatzea eta indartzea.
  • Donostiako emakumeen partaidetza soziala indartzea eta handitzea.
  • Hiriko emakumeen beharrei erantzun integrala ematea.
  • Errespetu-, elkartasun- eta berdintasun-balioak sustatzea, hezkuntzaren, prestakuntzaren eta informazioaren bidez.
  • Emakumeen aurkako diskriminazio- eta indarkeria-jokabideak prebenitzea.