Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostian emakumeen izenak dituzten kale eta gune publikoak





Mapa honek Donostiako hirian emakumeen izenak dituzten kale eta gune publikoak ezagutarazi nahi ditu.

Puntu bakoitza klikatuz gero, emakume bakoitzaren biografia labur bat irakur ahal izango duzu. Honela, mapa honen bidez, Donostiako Udalak historia berrikusten eta emakumeen inbisibilizazioarekin amaitzen lagundu nahi du, eta emakumeek historian zehar egindako lana aitortu nahi du.

Emakume eta gizonen berdintasun erreala lortzeko bidean ezinbestekoa da emakumeek espazio publikoan presentzia edukitzea, hau da, emakumeek aitortza publikoa eduki dezatela.

Mapa honen oinarria Donostiako Emakumeen Etxea Elkarteak, Emakumeak eta Hiria Foroak eta EHUko Emakume eta Gizonen berdintasunaren gaineko Masterrak sustatutako ekimen batetik datorrela.