Inprimatu
Whatsapp ikonoa

'Emeki-emeki berdintasunezko Danborradarantz' Kartela



Danborradan emakumeek izan duten ibilibidea sakonean aztertzeko ikerketa beka bat atera zuen Donostiako Udalak 2012ko uztailean. 14 proiektu aurkeztu ziren, eta horietatik Beatriz Moralek eta Xabier Kerexetak zuzendutako taldearen proiektuak irabazi zuen beka. 2013 urtean zehar, ikerketa taldeak lana prestatu zuen, eta emaitza 'Emeki-emeki berdintasunezko Danborradaranz' liburua izan zen.

Ikerketa lan hau dokumentu sakona eta bikaina da, berdintasun ikuspuntu batetik, danborradaren historia zorroztasunez ezagutzeko: datuak, dokumentu historiakoak, bitxikeriak, anekdotak, lekukotzak, irudiak eta pasarte benetan interesgarriak aurkitu daitezke baina, batez ere, argazki bat, danborradaren argazki osatua, mitoak eta tradizioak bereiztuz, irakurketa zehatz bat egiteko.

Liburu osoa eskuratzeko, sakatu, hemen.