Urtero bezala, jai giroan gertatzen diren eraso sexista eta sexu-erasoen aurkako prebentzio eta arreta kanpaina prestatu du Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak. Kanpainak ekainetik abendura arte iraungo du, eta hainbat jardute esparru izango ditu.
Informazio eta material guztia ezezetzda.eus webgunean dago jasota, baita orrialde honen amaieran ere.
Alde batetik, informazio baliagarria duten hainbat material prestatu dira lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, eta zuzenduta daude:
neska-mutil gazteei,
hiritarrei oro har,
ostalaritzako langileei,
eta taxi gidariei.
Material horietan prebentziorako informazioa eta eraso sexista zein sexu-erasoen aurrean jarduteko gomendioak jaso dira. Era berean, udan hirian izaten diren bisitari kopurua dela eta, turistak maiz joaten diren eremuetan ere egingo da kanpaina, hala nola, hondartzetako taberna eta kabina kolektiboetan, eta hotel, ostatu eta bestelako establezimendu turistikoetan ere.
Puntu Morea: eraso sexisten aurkako informazio eta artatze puntua
Hiriko hainbat jaietan Puntu Morea jarriko du udalak:
indarkeria eta portaera matxistekiko jendeak duen sentsibilizazioa egingo da,
botere eta/edo menderatze harremanak prebenitzeko beharraz ohartaraziko da,
errespetuan oinarritutako harreman afektibo-sexualak sustatuko dira,
jaietan indarkeria sexistako kasurik gertatuz gero, erasoa jasan duten pertsonei arreta emango zaie bertan.
Puntu Moreen egunak, ordutegiak eta kokapenak
JAIAK
EGUNAK
ORDUTEGIAK
KOKALEKUA
San Joan
Ekainaren 23a, igandea
19:00 – 01:00
Zurriolako zubiaren ondoan
Karmengo jaiak
Uztailaren 13a, larunbata
22:30 – 04:30
Boulevardeko kioskoa
Zipotz jaiak (Gros)
Uztailaren 20a, larunbata
21:00 – 03:00
Katalunia plaza
Jazzaldia
Uztailaren 24a, 25a, 26a eta 27a
(asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata)
20:00 – 01:30
Zurriolako zubiaren ondoan
Aste Nagusia
Abuztuaren 10etik 17ra
13:00 – 10:00
Boulevardeko kioskoa
Euskal Jaiak
Sagardo Eguna eta Estropaden finala
Irailaren 7a, 11:00 – 17:00
Irailaren 8a, 10:00 – 16:00
Boulevardeko kioskoa
Porrontxoko jaiak
Irailaren 13 eta 14a
22:00 – 04:00
Luis Martin Santos plazaren aurrean
San Tomas eguna
Abenduaren 21a, larunbata
10:00 – 15:00
Boulevardeko kioskoa
San Sebastian Eguna
Urtarrilaren 19a, igandea
22:00-04:00
Boulevardeko kioskoa
Kanpaina sortzeko, koordinazio-lan handia egin da, alor askotako arduradunekin: auzoetako jaiak, Jazzaldia, Donostia Festak, Udaltzaingoa, Hondartza eta Aterpetxe Sailak eta gaueko aisialdiko tabernak.