Emakumeak eta Hiria Foroa emakumeen herri partaidetzarako taldea da, 1998an hirigintza eta generoari buruzko mintegi batzuen ondoren sortua. Ekimen honen helburu nagusia da hiria aztertzea eta hausnartzea genero ikuspegitik, pentsatuz emakumeen beharrak ez direla kontutan hartu hiri-plangintzan, hain zuzen ere beraiek pairatzen dituztenean neurri handi batean hiri-politken ondorioak.
Martxan egon den urte hauetan, Foroak ekarpen asko egin dizkio Donostiako Udaletxeari hainbat gaien inguruan: mugikortasuna, hiri-plangintza, azpiegiturak, hiri-zerbitzuak edo etxebizitza. Batzuk kontutan hartu izan dira, adibidez autobus publikoetan irisgarritasuna hobetzea eta umeen orgekin bidaitzeko aukera ematea, edo emakumeen izenak aukeratzea kale izendegian.
Emakumeak eta Hiria Foroak hilean behin egiten ditu bilera, eta interesa duen edozein emakumek parte har dezake. Informazio gehiago nahi izanez gero, Berdintasun BUlegoarekin harremanetan jarri.
Jarraian Foroak egindako hainbat lan jaso dugu:
"Emakumeon Donostia" mapa, emakumeen izenak dituzten kaleak, parkeak eta eskulturak jasotzen dituen mapa.